XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

INDALEZIO BIZKARRONDO BILINTX (1831-1876) Donostiarra. Haurtzaroan, erori txar bategatik, aurpegia okertua gelditu zitzaion.

Bere bizitzan zehar nahigabea eta zoritxarra bere inguruan eta gorputzean.

Halere, maitekor, lagunkoi eta baketsu erabat.

Bigarren karlista gerratean, liberalekin joan zen; gerraren azken aldera granada batek bi hankak txikitu zizkion.

Sei hilabetera hil zen oinaze asko eraman ondoren, euskaldunoi foruak kendu zizkiguten egun berean, 1876-7-22an.

Idazlana Manterolak bere Cancionero Vasco delakoan bildu zituen Bilintxen olerkiak; eta hitz lauezko zenbait lan ere bai.

Gero Euskal Esnalea aldizkariak berriro argitara zituen haren lanak.

Azkenik, Auspoa liburutegiak 12garren zenbakian atera ditu Bilintxen lan guztiak.

Eritzi kritikoa Hemeretzigarren mendearen erdi aldera Donostia aldean literatur mugimendu bat hasi zen.

Mugimendu hortako aintzindaririk ezagunenetakoa dugu Bilintx.

Mitxelenak hau dio Bilintx-i buruz: .

Eta Manterolak: .

Ezaugarriak - Eguneroko bizitzan aurkitu zituen tristurak eta nekeak tankeratu zuten poetaren irudi aparta.

- Poesia gehienak maitasunezkoak ditu.

- Euskal literatura erromantikoaren abots eta gidari.

- Humorista eta satirazale.

- Bilintxen hizkuntzak estilo aldetik ez du garrantzirik, arrunta da, baina, herrikoia denez, aipagarria.