XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Idazkera. Oso pertsonala du.

Lehendabizikoetan Lizardiren eta Miranderen influentzia nabari zaio; batez ere, Miranderen forma landuaren influentzia: formari garrantzi handia ematen dio, eta honen hizketa librea ere ikusten zaio.

Gerora bertsolaritzaren eta kopla zaharren elementu baliagarrienak ere asko erabiliko ditu, erabat inoiz ere uzten ez dituelarik.

Maldan behera poeman sinbolismo bereizia eta aberatsa darabil.

Interpretazio zaileko sinbolismoa.

Artifizio asko dituen poema.

Harri eta Herri poeman eta ondoren, aurreko idazkera hori aldatu egingo du.

Bertso librea darabil gehienbat.

Lehengo formaren aldetiko artifiziotasun hura, aberastasun hura, utzi egingo du, eta gauzak zuzenean esango ditu, bihurgunerik gabe.

Arestik ez du agian beste batzuk bezalako bertso fina.

Batez ere bere mezuari begiratzen dio, eta mezu hori, egia esku beteka zabaltzea izango da.

Poesia Arestirentzat herriari laguntzeko erreminta bat izango da.

Askotan ez zaio falta ironia eta eszeptizismorik.

Gaia. Gaiaren aldetik bi momentu bereiz ditzakegu: 1) Harri eta Herriren aurrekoa.

Gizonaren bizitzaren sentidua, bere barruko problematika, erlijio arazoa, e.a., existentzialista joera gehiagokoa.

2) Harri eta Herri obraren ondoren sozial poesia egiten du.

Lehen gizon bakoitzaren problematika agertzen bazuen, orain Aresti gizon publiko gertatzen da: herriaren eskubideak defendituko ditu.

Bere garaian poema honek Harri eta Herri arrakasta handi ukan zuen, batipat zekarren berritasunagatik, gaiaren berritasunagatik; Euskal Herriko langileen arazoak, gizon zapalduen marjinazioa, beretartzen zituelako, eta baita ere hor zekarren hizkuntza funtzionalarengatik: bertso librea eta gauzak modu errezean esatea.

Lehengo literaturak baserria zuen batez ere gogoan.

Arestik gizon hiritarra du bere gai.

Gizarte industrializatu batetan dabilen gizon hori.

Bilbo da bere poesiaren paraje naturala: Bilboko tranbia artean, labe garaietan, burni artean.