XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Lehen baino malko erdiragarriagoak isuri zituen oraindik; azken batean printzesatxo xamur bat bait zen, bere ohe handian lo egin ohi zuena eta otsoak edo lapurrak bizi izan zitezkeen oihanean gaua igarotzen ohitu gabea.
Bapatean burua altxatu zuen.
Zer zen hura?
Norbait ari zen oihanean zehar paseoan eta kantatzen:
Pinpernelak ezagutzen zuen kanta hura, eta kantatu ere gustora kantatu ohi zuen, batez ere halako zati hura:
Gorteko damek esan ohi zuten ez zegoela ondo printzesa batek
- Agur! - hotsegin zuen Pinpernelak.
- Agur!
Agur t'erdi erantzun zion kantariak.
Zuhaitzen artetik mutiko bat azaldu zen.
Pinpiren aurrean zutik gelditu eta guztiz harriturik begiratu zion.
Pinpik ere harriturik begiratu zion.
Jauregira bisitan etorri ohi ziren kontetxo eta printzetxoen aldean, guztiz bestelako itxura zeukan mutikoak.
Oinutsik zegoen eta beltxaran-beltxarana zen.
Alkandorak adabakiak zituen, galtzak gastatuak, eta bere ile gaztain denak aldrebes zauzkan buruan:
Pinpiren gorteko damak ondoeza izango zuketen mutikoa ikusi izan balute.