XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Seguru ezetz - xuxurlatu zion Gaudeok -.
Zilarrez eta urrez betetako kutxatxo batek baino gehiago balio du aitonaren altxorrak.
Berriro etzan ziren beren goroldiozko etzalekuan.
Baina ez zuten lorik egin.
Esna-esna igaro zuten gaua, hurrengo goizean zer gertatuko zen pentsatzen.
Pinpik zera pentsatu zuen:
- Aitak altxorra aurkitzen badu, ez du arrazoirik gehiago izango basoan gelditzeko, eta jauregira itzuli nahiko du...
Gaudeok zera pentsatu zuen:
- Alperrontzi erregea bere jauregira itzultzen baldin bada eta gaitzetik guztiz sendatu dela zabaltzen bada, berriro itzuliko dira 333 zerbitzariak... eta lehen bezalaxe gaude berriro...
Pinpi zizpuruka ari zen.
- Zer daukazu? - galdetu zion Gaudeok -.
Zergatik ez duzu lo egiten?
- Ez genuen liburua sartu behar zuloan.
Horrela aitak zulatu eta zulatu jarraituko zuen bihar, etzi eta etzidamu...
- Ezin ibiliko da, baina, basoan zuloak etengabe egiten! esan zion Gaudeok.
Horretan, biak isildu ziren.