XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Bai, gogoratzen naiz
Klingsor esan duzu?.
Izen bitxia benetan.
Halere ez zait guztiz ezezagun egiten.
- Baliteke, zuzendari jauna.
Nire anaia zaharrena azti ospetsua da.
- Esaten nuen, ba, nik!.
Eta zuk, lankide jauna, zuk ez duzu, ba, zerbait jakingo aztikeria kontu horietan?.
- Oso gutxi, zuzendari jauna.
Ulertuko duzu.
Gurean denok dakargu hori etxetik.
- Bai, bai
A lankide jauna!.
Nahiago nuke batzutan azti banintz ni ere.
Ez nuke orduan nekerik izango ikastaro berrirako eskolako ordutegia prestatzen!.
- Nekeak?
Ikusi al dezaket?.
Ikastaro berrirako ordutegi konpongaitza hantxe zegoen aurrean.
Batean bi ordu gimnasia gehiegi zeuzkan, hurrengoan hiru ordu hizkuntza falta zitzaizkion, gero berriz matematika ordu bat.
- Oso erraza da hori, zuzendari jauna! Baimena ematen badidazu....
Klingsor jaunak azti-hitz batzuk xuxurlatu, eta hatzez kriskitin pare bat egin zituen... eta bapatean, ikusten zuena ezin sinetsirik zegoen Kô*nig zuzendari jauna: Bapatean, hizkuntza, matematika, historia, ortografia, denak zurrunbilo batean hasi ziren, txinpartak balira bezala.