XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
AUZI GAIZTOA An usteldu bearko zuela etsi ta gero, deitu zuen epailleak.- Bauan ordu - zion berekiko.
Lasai-itxurak egiñez eraman zuten, ondo lotua ta ertzaiñez inguratua.
Sartu zaneko, arrituta geratu zan.
Iru zeuden maian bera epaitzeko.
Gizon ta emakume-mordoska bat ere bai, lekuko bezela etorriak.
Lau-bost ertzain, berekin joandakoez gañera.
Olakoetan oi dan bezela, ezin ziteken gurutzerik palta.
Sarreran txorakeri batzuk egin ondoren, erdikoak, bertako epailleak alegia, ala esan zion; - Ire erriko epailleak biali dik bere erantzuna: egia dala gizona il uala, baña ere burua salbatzeko.
- Espetxetik iges egin uala, ordea.
- Emen egindako beste pekaturik ez badek, ara bialtzeko.
- Emen ori baño aundiagoak egin ditukela ziur bazekiagu.
- Badakik zenbat salaketa datorren?.
- Nor dira oiek: gizonak edo deabruak?.
- Giza-jantzian zetozek beñepein.
- Or zai dauden oiek guziak, lekuko egitera datozenak dituk.
- Nik ez diot jendeari on besterik egin.
- Ez ditek denak ori esaten.