XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Txinatar ginbail auek askori buruko miña ematen diete, ta batzuetan odol-aldi galgarriak ere bai.
Txapelak ez ditu belarriak estaltzen, ori egia da; baiña oiek erraz estali ditezke beste gisa.
31- Itxurazko Kaputxinoa ta egiazko Kaputxinoa.
Euskaldun-itxurako txinatar aiei begira, baninjoan nere bidean.
Beingoan, nere zaintzaleak bizkarrean jotzen nau azkarki, ta oiu egiten dit gogor:
Aurreko gauean, illunben artetik, txotiño zorrotzdun frantziskar bat ikusi izan nuen; baiña ura ireltxo bat edo begitasun bat iduritu zitzaidan, eta gaiñera arek kaputxino-jantzia atzekoz-aurrera zedukan.
Oraingo au ordea besterik zan; ni ez nengoen ametsetan, eta etzan begitasun bat ere.