XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Xenpelar, Udarregi, Pello Errota, Gaztelu eta Txirritak, adibidez, gisa ontako bertsoak jartzen zituzten, gure iritzirako beintzat.

Ori dala-ta, galdera batzuk egin araziko dituzte bearbada liburu auek.

Bertsolaritza leendik zetorren noski eta ez du gerra onek sortzen.

Baiña ez al zion indar berria eman?

Ez al zituan bertso-jartzailleak lanera bultzatu eta beartu?

Ez al zituan bertsoak ugaldu arazi?

Orrelako zerbait gertatuko baitzan gero, urteen buruan, karlisten gerrateen denboran ere.

Baiña gero gerokoak.

Onako au ez baita galdera oiei erantzuna ematen asteko unea; ez eta lekua ere.

Olako gerra batek itzala luzea bear zuan, nai ta nai ez.

Pakea egin ta gero ere aren oiartzunak puska batean jarraituko zuan noski.

Bein da berriro aren aitamenak egingo zirala esan nai det, jendearen aotan ez-ezik, baita euskal idatzietan ere, naiz eta garai artako euskal literatura ain urria izan.

Aitamen oiek biltzen saiatu gera bigarren liburuaren bukaeran, oietako batzuk itz lauz moldatuak izan arren, eta irakurleari eskeintzen dizkiogu, osatu degun mordoska ori osoa izango ez dala dudarik egiten ez badegu ere.