XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ITZAURREA

Edozeiñek dakianez, gerra luze eta gogorra izan zuten alkarren aurka Frantzia'k eta Españia'k, 1808 urtetik 1814'era.

Gerra orri, Napoleon'en Españia'ko gerra esaten diote frantzesak.

Ainbeste zalaparta erabili baitzituan arek Europako erreinurik geienetan, eta Bidasoa'z onuzkoan beste bat geiago.

Españia'n, berriz, la guerra de la independencia deitzen zaio.

Mugaz ego aldeko euskaldunak, berriz, badute edo bazuten beintzat izen berezi bat: frantzestea, gaztelerazko francesada itzarekin zer ikusirik duana noski.

Izen ori gaur egunean naiko atzenduta dagoala derizkiogu.

Ala ere, bera aukeratu degu liburu onen izenbururako.

Ipar aldeko euskaldunak nola esaten dioten ez dakigu.

Baiña aiek, edozein izen erabilita ere, gutxiagotan aitatuko dutelakoan gaude.