XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ala bearrez, alde batetik ziran orduan ipar aldeko euskaldunak; bestetik, berriz, ego aldekoak.

Orregatik, bi aldeetako bertsoak ditugu, naiz eta ego aldekoak askoz ere ugariagoak izan.

Emen bildu aal izan ditugunak baiño bertso geiago jarriko zirala dudarik ez da.

Baiña gerok ere uste genduan baiño aundiagoko pilla osatu zaigu azkenerako.

Eta denborarekin, guk aztertu gabeko artxiborik eta zokorik an edo emen izango baita, bilduma au azi egingo dala ziurtzat jo genezake.

Sail bakoitzaren ondotik, bertsoak ondo ulertu ditezen eta olakoetan egin oi degunez, kondaira-liburuetatik bildutako argitasunak ematen ditugu.

Garai artako gizon emakumeak etzuten noski laguntza orren bearrik, danak ere gertakizunen berri ondo zekitenak izanik.

Guk bai, ordea, bestela askotan baraurik geldituko baigera, esan naiaren erdiaz ere jabetu gabe.

Baiña argitu gabe gelditutakoak ere izango dira, noski.

Baita, bearbada, oker argitutakoak ere.

Irakurleak gure utsuneak eta gaizki esanak barkatuko al ditu.

Bertso auek ez dute oraintxe asko falta, berreungarren urtera irixteko.

Ezagutzen ditugun zaarrenetakoak dira, beraz.

Orregatik, bertsolaritzaren istorirako dokumentu baliotsuak diralakoan gaude.