XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bañan geratu bear zan usaia baldin bazegoan, segituan egiten genduan txosna.

Egurra izan ezkero, tak! eta rak! jo ta moztu.

Jarri egur-puskak alkarren kontra, zotala gañetik, ta antxe lotarako tokia.

Danak sasoi ederra ta eskuadra ona giñan gu.

Lau euskaldun ta kaboa Santander`koa.

Bañan ondo konpontzen giñan.

Urrengo bertso auek, Pirineos mendi oietan jarriak izango dira.

Ogei ta bi urte esaten du bertso batek; eta nik Martxoan kunplitu nituan urte oiek, or Apirillean sartu giñan, ta liteke ori ere.

An denbora asko izaten baigenduan, geldirik egon giñan-ta.

Kantu lanian asi biar det,
lendikan daukaten griñez,
zerbait arrazoi esplikatzeko
Jesukristoren dotriñez;
ogei bat urte kunplitu zaizkit
ikasi nubela oñez,
besteren mende gabiltza eta
nora guazen jakiñ ez.

Ogei ta bi urte kunplitu zaizkit
mundura sortu nintzala,
orain artian nunai eman det
gizon tajuzen (1) gizon tajuza gizon tajuzkoa itzala; (...).