XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Esandako oiek danak, Guadalupe`n pasa zuten gerra guztia.

Guadalupe orduan inportante zegoan Frantzi`rako ta itxasorako, ta gerra ere andik bertatik pasa baitzan.

Guadalupe'ko azpian, itxasoaren ondo-ondoan, Artzu errota dago, Ondarrabi'ko partean.

Ta ango alaba bat, Juanita, gero andrea izango zuana, gure anai orrek adiskide egiña.

Ni Lerin`dik permisoarekin izan nintzanean, Guadalupe`ra joan nintzan anaia bixitatzera, ta orduan ezagutu aren andregaia.

Alkarri illea artzen aritu giñan ta anaiak esan: - Jarri izkak bertso batzuk, ola ta ola.

Ta nik, atzera Lerin`era joan nintzanean, bai jarri ta bialdu ere.

Etzan batere zapuztu, ez, Juanita ori.

Ajola dio orain ere.

Exkondu ondoren, berak kantatzen zituan askotan, ta gaur ere kantatuko ditu.

Anaiak, berriz, Iñaxiok, afizio aundia, zuan bertsotarako.

Ikasten zituan orrek aguro.

Anai zarrenak ere, memori ikaragarria izan du.

Bañan bertsotarako ez. Bestela bai.

Lantokian telefonoetan enkargatu egoten zan ta arrituta uzten zituan injenieroak eta danak.