XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Egia da, halaber, sozietate hauetako asko krisialdiari aurre egiteko eta lanpostuak salbatzeko asmoz
Ohiko jatorri hau kontutan hartuz, lan-sozietateen ohiko bilakaera ondoan agertzen direnetako bat izan ohi da:
a) Lan-sozietateak, nahiz eta gastuak murriztu eta langileek lanpostuak mantentzeko ahaleginak egin, ez du lortzen enpresa-krisialdia gainditzeko bere helburua eta jarduerarekin amaitzen du.
b) Langileen ahaleginei esker, enpresa-krisialdiaren une latzenak gainditzen ditu lan-sozietateak, errentagarritasuna berreskuratuz. Horrela, kanpoko diru-ezarle kapitalistentzako erakargarri bihurtzen da eta azken hauek enpresaren jardueraren titularitatea berreskuratzen dute, kapital-zabaltze baten bidez edo langileen akzioak erosiz.
c) Lanpostuak mantentzeko behar diren baliabideak sortzea lortzen dute langileek, lan-sozietatearen erakunde-egoera orekatuz.
Hirugarren kasu honetako enpresei esker, Asle edo Anel direlakoen motako egiturek egonkortasuna lortzen dute.
Hala ere, lan-sozietate gehienak errentagarritasuna lortzea zaila den sektoreetan (fundizioa) daude kokaturik.
Honen ondorioz, enpresak berregituratzeko etengabeko ahaleginak egin behar dituzte enpresa horiek
Edonola ere, lan-sozietateak eta, zehazki, Asle eta Anel, oraingo euskal gizartean duten oihartzuna baino askoz garrantzitsuagoak dira.
Hasierako urteetan mugimendu hau gutxietsi bazen ere, geroan begira jarraipen zaileko behin-behineko mugimendutzat hartuz, Asle eta Anelek lortu duten enpresa-sendotasuna onartu behar da, nahitaez.