XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gauza aundirik gabeko bizitza ezkutua ta ixilla, Jaungoikoaren begietan zein eder eta atsegin dan agertu nai izan digu, noski; nun da bere deiak, agiriko bizitzan lana egitera beartzen ez gaituan, beintzat.

Onbide ixil, ezkutu ta bakartietatik ez dira zerurako irabazi gutxiago ta txikiagoak ateratzen, egintza aundi, arrigarri ta zaratatsuetatik baño.

Onbideak eta santutasunak maiteago dute, bioleta lorearen antzera, ezkutuan bizi ta Jaungoikoa'ren aintzarako ta ingurukoen ikasbiderako bakarrik, bere usai gozoa zabaltzea.

Onekin ez da esan nai, ala bear danean, gure sinismena jendeen aurrean ez degula aitortu bear; ez.

Baizik, alperrikako txaloen billa ez degula ibilli bear eta iñoren ederragatik bakarrik, ezertxo egin ere ez.

Ez degu guk, gure gogoz agertu-naiean ibilli bear; Jaungoikoa'k atera gaitzala ezkututik, bere gogoa ori ba'da.

Eta Jaungoikoa'ren aintzak, urko lagunaren onak edo gure animaren bearrak ala eskatzen ez ba'digu, naiago izan bear degu bizitza ixilla, eginkizun apala, bide ezkutu ta gutxi ibillia.

Bere burua nundik nora agertuko dabillenaren jabe, errez egiten da etsaia.

Gutxien gutxienez gauza bat gertatzen da orrelakoetan: gauza onak eginda ere, irabazirik gabe gelditzea, gure buruaren maite geiegiz eta arrokeri utsez egiñak oi diralako.

Ez ezagun izatea nai izan bear dezu: ala dio Kristo'ren Antz-bidea liburu ederrak; eta ori bera erakusten dit Andre Maria'k Nazareth'eko bere bizitza ixil-ezkutuaz.