XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kristaua: Irugarren egunean ez, baño egunen batean bai, berpiztuko zera zu ere; ta zure aragi argal orrentzat ere erabaki-ta dauzka Jaungoikoa'k azken auzi-aurrerako berpizkundearen argitasun dizdiratsuak.

Bizitzako ibillaldian zure lagun dezun aragi argal eta ezerezak anima onaren aintzaldiak eta zorionak jaso behar ditu, borroka ta nekeetan ere beti arekin ibilli-ta, santutasun-bidean ere lagun egin zion ezkero.

Begirune aundia izan bear diozu, beraz, egunen batean aintza ta zorionez betea geldituko dan zure gorputz ustelkorrari; aintzat euki, ongi nai zaiona bezela; au-da, pekatu-lokatzetan zikintzen utzi gabe ta griña galgarrien amildegietara erortzeko amor eman gabe.

Egunen batean zeruan jarlekua izango duan gorputza dezu; ongi egingo du okertu ez dedin zailtzea lurrean bizi dan bitartean, emen egin bear bait-ditu zeruko aunditasunerako irabaziak.

Berpiztutako Kristo'k eta bere Amak bezela, egunen batean, argi dizdizaria jalkiko duan aragia dezu!.

Lotsagarria litzake erbesteko ibillaldian abere zikiñen kide egin-da, narrazten uztea.

Ez litzake aingeruen mallara zeruan igoko, emen lurrean abere zikiñen mallatik gora bizitzen jakin ez ba'lu.

Ene gorputz!.

Ez zaitzala beraz bildurtu ta estutu nekeak eta sufritzeak, gogorra ba'da ere; ez bekizu eraman-gaitza gurutzea, astuna izan-da ere.

Asko egin diteke, ta asko egin bear da, asko balio duana irixteko; eta orrela irabazi zituzten Jesus'ek eta bere Amak Berpizkunde garaitsuaren aunditasunak.

Nik ere, nekearen nekez ba'da ere, irabazi nai ditutu gaurdanik, Ama ona!.

Iritxi zaizkidazu indarrak nere gorputza bear ainbat eskuratu ta lotzeko, zeru aundi-aundia irabazi dezadan.