XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erbestetuak bezela egizu: erbestean dagoana, bere sorterrirako antsiz bizi da.

Izan zaite beti goi zabalean dabillen txori egalaria; ta ez beti lokatz-artean arrastatzen dan narrasti zikiña.

Ez du Jaungoikoak lurra egin, zuk maitatzeko ta serbitzeko; oinpean erabiltzeko baño.

Ikasi Andre Maria'gandik betiko zerurako gogo biziak.

Lurrean bizi; baño, bertan bizi ez ba'ziña bezela; zurea izan, zurerik ez ba'zenu bezela; bertan lana egin; baño, besterako egingo ba'zendu bezela.

Onera, etzera bizi izatera etorri; onera, iltzera etorri ziñan!.

XIV
MARIA, NAZARETH'EN.

Ezkutuko bizitza maite.

Ejito'tik itzuli-ondoren, Nazareth'en bizi izan zan Birjiña Ama bere Senar San Jose ta bere Seme Jesus'ekin.

Ebanjelioak ez dute ezer esaten Andre Maria'ren bizitza aldi onetzaz.

Izatekotan auxe: Jesus Aurra azi egin zala ta Maria'ren eta San Jose'ren mendean bizi izan zala.

Geiago aitatu ere ez da egiten Andre Maria, Jesus'ek ogei-ta amar urte zitula, lenengo miraria egin zun eguna arteraño.

Zerbaitegatik utzi du Espiritu Santuak ixillean eta itzalean Andre Maria'ren bizitzako aldi luze au.