XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MAIATZE'KO LOREAK.

Gurutze Santua'ren....

DAMU-EGINTZA.

Jesukristo nere jauna!.

Zure Ama maitea goratzera nator; baño, ori oso ongi egin nai ba-det ere, zuri egindako pekatuz betea dagon nere anima gaxoari begiratzeak, lotsaturik nauka.

Askotan naigabetu zaitut, jauna; ta Zu naigabetzean, zure ta nere Ama gozoa ere naigabetu egin det.

¿Nola agertuko naiz orain bere aurrera, nere gaiztakeriak berari biotzean nazka ta asarrea sortu gabe?.

Jauna!.

Zu erruki utsa zera, ta zure Ama on-onaren sabeletik ondasun eta erruki ugariak ekarri dituzu mundura; izazu nitzaz erruki eta barkatu neri nere eskergaizto beltz guztiak.

Damu det, Jauna, damu det biotz-biotzez Zu naigabetu izana.

Damu det, nere Aita, ta ez det geiago orrelakorik egingo.

Lagundu zadazu zure graziaren bitartez, damutasun eta asmo onean nere bizitza guztian iraun dezadan.

ANDRE MARIA'RI OTOITZA.

Zure baimena bear det, nere Ama ta jabea, naizen ezerez au,(...).