XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

XXX
MARIA, ZERURAKO JASOERAN.

Betiko zoriona.

Aingeru ta goaingeruen besoetan, gorputz eta anima, jasoa izan zan Andre Maria zeruko zorionera.

Begira, begira nola dijoan gora-goraka odeiak zear, lurreko negar-erria atzera, oso atzera utzi-ta.

Ordutik asi zan Maria'rentzat, bein ere amaituko ez dan betikotasun zoragarria.

Zuretzat ere ez da bukatuko zerua, ene biotza!.

Betikoa izango da, gorputz eta anima, zure zoriona zeruan, zure Jaungoikoa'ren Ama'rena bezela.

Orain aldareetan irudi utsa ikusten deguna, an aurpegiz aurpegi, dan bezelakoxea ikusiko dezu: ta bera goratu-bearrez abesten zaion zorion-agurra ez da geiago ixilduko.

Betikoa izango da zure zoriona, betikoa pakea, betikoa jaungoiko'az atsegintzea.

Au gogoratze utsak arindu bear dizkitzu lurreko neke guztiak eta simaur zikiña bezin nazkagarri biurtu, emengo atseginkeriak.

Zer euki dezake ta zer maita, Jaungoiko beraren zoriona beretzat beti-betirako izateko egiña danak?.

Beti-betirako!.

Gogoan artu ori, ausnartu ta aintzat euki; bein da berriz eta askotan esan zure buruari: beti-beti!.

Ez eun urtez; ez milla urtez; ez milloi bat urtez; ez milloe bat gizaldiz... beti-beti;(...).