XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Goizetik gauera lan egiten eban, sarritan jan ere egin barik, halan ere, nagusiak jo egiten ebala.
Goizero-goizero, egurretan joaten zan mendira, eta iluntze aldera, bere egur kargeagaz etxera bueltatzen zan.
Lanean berandu arte ibili zan batean, gaua heldu jakon.
Iturritik pasatzerakoan, lurrean diz-diz egiten eban gauza batek atentzioa deitu eutsan.
Inguruan inor ez egoan, eta gauza ha zilarrezko burua eukan, orratz bat zan.
Norena ete zan? Basoa isilik egoan, natura lotan, izarrak bakar-bakarrik egozan erne, oso goian, zuhaitzen gainetik.
Biharamunean, eguzkia oraindik ezkutaturik egoala, urte eban Txeng-Txuk egunero legez, baina iturri ondoan gelditu eta zain egon zan hantxe denbora luzean.
Ilargia desagertzen joian, baina inor ez etorren.
Orduan Txeng-Txuk lanean jarraitu eban, eta egitekoak egin ebazan, baina dana amaituta egurketea bizkar gainera altxatu ebalarik, guztiz harrituta geratu zan: bere aurrean, harkaitz baten gainean jarririk, neska batek irribarre egiten eutsan, eta haren begiek izarra irudien.
Larrosa koloreko soineko xehe bat eroan.
Txeng-Txuri ez jakon berbarik urten, eta isil-isilik orratza emon eutsan.
Neska politak eskerrak emon eutsazan, gero frus-fras bat entzun ahal izan zan, haize bolada bat pasatu zan, eta ikustapena joan.
Harrez gero, gertakizun hau beti ebilen mutilaren pentsamenduetan.
Lamia haren edertasuna ahaztu ezinezkoa jakon.
Egunero itxaroten eban ha berrikustea, baina alperrik.
Basoa beti isilik, eta ez zan neskarik azaltzen.
Halako batean, harrigarrizko zeozer gertatu jakon gure mutilari.
Abarrak batu eta kargea lotu ebanean, beti legez, bere jatordua jaten jarri zan.
Gaileta batzuk sartu ebazan fardeltxoa bereganatzeko eskua luzatu eban, baina, arraioa! oihala zabalik egoan, eta gailetarik ez!.
Orduan pinu batera igon eban eta zain gelditu.
Eguzkia sartu zan, eta ilargia hasi zan zeruan argitzen.
Orduan, mutilak tilin-tilin bat entzun eban eta begi aurrean sinestu-ezinezko ikuskizuna suertatu jakon.
Belarretan zehar, zilar-argizko bola bat hurreratzen jakon.
Norberaganago eta gaitzago ikusten zan bola ha, argitsua ere argitsua zan eta.
Txeng-txuk begiak zarratu egin behar izan ebazan, eta irekitakoan, bera egoan zuhaitzaren azpian oreinkume zuri-zuri bat ikusi eban; hori bakarrik izan balitz... gainera azken gailetea barruratzera joian!.
Entzun: ilargia agertutakoan, iturrira joan, eta han egon.
Bainu hartzera bederatzi ninfa etorriko dozak.