XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3.2. JAZINTO SAGARNA - EGURALDI IGARLEA.

HELBURUA: Hizkuntz trebetasunetakoa: Entzumena lantzea.

IRAUPENA: 30-45 minutu.

MATERIALA: Kasetea. Ikaslearen liburua.

ERABILEREA
Ikasleek behar bestetan entzungo dabe alkarrizketa, galderak irakurri ostean erantzuna emon beharko deutselarik.

JAZINTO SAGARNA, EGURALDI IGARLEA
Jazinto Sagarna denbora igarlea jaku, bere aita ere astronomoa ezizenez ezaguna genduan bere aldian afizio horretan.

C.- Berarengandik ikasi zenduan ofizio hori ala ez?.

E.- Ez, ez, berarengandik ez zeren aitak sekula ez eustan ezer esan eta neure kontura ikasi neban astiro astiro.

Aita ikusten neban denboreari begira eta hortik ikasi neban gerora denborak eta trasteak ikusten eta denboreari igartzen.

G.- Gero, ondorioak ikusita, nork igartzen eban hobeto zure aitak ala zuk?.

E.- Ba horixe ez dakit, ha ere ona zan eta ni ere txarra ez.

Hak ere lantzean huts bat edo beste eukitzen eban eta nik ere bai, zeren hemen hutsik bakorik ez dago inor, baina huts gitxi.

G.- Esan dozu aitak ez eutsula irakatsi denboreari igartzen, orduan zuk noiz, non eta zelan ikasi zenduan hori?.

E.- Ba, artzain ibili nintzan 13tik 18 urtera arte eta ikazkin ere bai eta kanpoan lo sarri.

Izarrak ikusten nebazan saltoka, orduan haizeak norantza jotzen dauan eta holakoetan fijatu eta ahaztu ezean edonork ikasiko leuke.

G.- Baina zuk normalean pronostikoak bakarrik egiten dozuz, inori ez deutsazu irakatsi denboreari igartzen?.

E.- Ez daukat astirik, zeren hori ikasi askok egingo leuke neugaz ibilita, baina neugaz ibili beharko leuke beti basora eta.

Horretarako astirik ez dauka inork.

Gero, neuk ere ezingo neuke beti beragaz egon.

G.- Zu hemen pisu batean bizi zara eta esan dozu kanpotik ibili behar dala denboreari igartzeko.

Etxe inguruan hartzen dozuz zuk denboreari igartzeko seinu guztiak ala kanpora urtenaldi asko egiten dozu?.

E.- Gauetan leihotik eta begira egoten naz askotan baina horreek gauzok basotik hartu behar dira, goitik itsasoa zelan dabilen, haizeak zelan datozen eta holakoak ikusiz.

Itsasoan haize bat badabil eta mendian beste bat, orduan hartu behar dozu zeuk hurrengo haizeak nondik jo behar dauan, Hiru-lau haize mota ibiltzen dira bueltaka kuarta denborak dagozan inguruan eta hori begiratuta ikusten dot nik denborea zelan datorren hurrengo 3 hilabeteetan.

G.- Orduan zuk 3 hilabetetako epez esaten dozu zer denbora egingo dauan ala egun batetik besterako igarkizuna botatzen dozu?.

E.- Egun batetik besterakoa ere botatzen dot baina 3 hilabetetakoa ia errezago da antza emoten egun batetik besterakoa baino.