XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HABE.- Historiak gauza beldurgarriak esan dauz zutaz.

Adibidez hirurogei pertsona hil zenduzala.

L. A.- Bai, horrela da.

Baina hori ez da beldurgarria.

Garai hartan hori normala zan.

Batzuk indioak hil ebezan.

Nik, ostera, soldaduak, apaizak eta gobernadoreak.

Hortxe dago diferentzia.

Gainera, behin hasiz gero, jarraitu beharra dago.

Bizirik irauteko, inguruko etsaiak hil beharra egoan.

HABE.- Amerika toki gogorra zan orduan.

Zelan moldatu zinan?.

L. A. - Hogeita bost urterekin joan nintzan hara.

Projektu asko neukazan buruan, baina ez neban ezer lortu.

Hogei urtetan behorzain ibili nintzan.

Berrogei urterekin, egun batez indio batekin haserretu eta hil egin neban.

Legeak ez eban hori permititzen, baina inork ez eutsan legeari kasurik egiten.

Hala ere, orduko juezak publikoki zigortu ninduen.

Jende aurrean latigazoak emon eustezan.

Ha larregi zan.

Ni beti oso harroa izan naz.

Aitonen seme bati ez jako horrelakorik egiten.

Ondo kalkulatu neban nire bengantza.

Jueza jubilatu arte itxaron neban.

Orduan, oinez, herriz herri bere atzetik ibili nintzan.

Berak baekian hori, eta beldurrez ebilen.

Hiru urtetan sei mila kilometro egin nebazan.

Azkenik, Cuzcon harrapatu neban.

Bera lo egoan, armadura eta guzti.

Belarri ondoan sartu neutsan labana.

Lan perfektoa izan zan.

HABE.- 1559.ean, El Doradorako espedizioan izena emon zenduan.

Ilusio handiz abiatu zinan, ezta.

L. A. - Espedizio ha interesgarria zan.

Nik ezin neban ordurarte legez jarraitu.

Abenturak behar nebazan nire izpiritua baketzeko.

Eta gainera amnistia eskaini eutsien parte-hartzaile guztiei.

Zer gehiago nahi neban nik?.

ZORTZI ESPEDIZIO EL DORADO-RA
HABE.- El Doradoren atzetik jende asko ibili da.

L. A. - Bai, gurea bigarren espedizioa izan zan.

Lehenengoa 1541.ean izan zan eta Perez de Quesada eta Hutten izan ziran buruak.

Gure atzetik beste zazpi espedizio abiatu ziran.

Azkena 1776.ean izan zan.

Guk uste genduan El Dorado urrezko hiria zala.

Izan ere, indioek askotan aipatzen eben horrelako zeozer.

Orinoco eta Amazonas ibaien artean ibili ginan bila, baina ez genduan aztarnarik lortu.

Kontuz ibili behar da indioen ipuin zaharrekaz.

HABE.- Zu sekula ez zinan gustora ibili espedizio horretan.

L. A.- Pedro Ursua zan espedizioko kapitaina.

Ez zan nire gustoko pertsonea.

Berarentzat inportanteagoa zan andregaia, Ines Atienza.

Goizetik gauera Ursua andre horren morroi bihurtu zan.

Ez eban agintzeko balio.

Jendeak barre egiten eutsan, inork ez eban lanik egiten.

Kapitain horrekin ez egoan inora joaterik.

URSUA HIL BEHARRA EGOAN
HABE.- Zergaitik hil zenduan Ursua?
L. A.- Soldaduek ilusio guztia galdu eben.

Garbi ikusi eben Ursuagaz ez ginoiazala inora.

Horregaitik, soldadu askok etxera itzultzea eskatu eben.

Nik ezin neban hori onartu.

Zelan edo halan, aurrera jarraitu behar genduan.

Horretarako, soluzio bakarra egoan: Ursua hiltzea.

Pertsona leial batzuk hartu nebazan eta Ursua hil genduan.

HABE.- Historiak oso ondo tratatu dau beti Ursua.

Bera izan da pelikulako gizon ona.