XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
maurice bortayrou'ri erantzun batAbendoko ABURU-an irakurtu dut ELIZA? tituluarekin idatzi duzun artikulu-zatia.
Apez gisa... eta agian gizon gisa nahi dautzut erantzun.
Famaz bederen aspaldi ezagutzen zaitut, Maurice, gu bien adixkide dakizunaren bitartez.
Azken denbora hautan burutik-buru irakurtzen eta bardin aipatzen ditut radiotik zure artikulu mamitsuak.
Goresmenak merezi ditutzu Euskal-Herriko Elizari buruz gogoan zinuena erranez, orai arte Ipar-Euskal-Herrian holakorik ez baita maiz gertatu.
Ez uste izan hola mintzo naizela abileziaz, diplomaziaz edo arraina ito beharrez.
Hortaratzeko sobera estimatzen zaitut!
Askotan, Elizako kargudunek ere gogoan dauzkaten laikoak baizik ez dituzte entzuten.
Estado zonbeitek zindikalizta
Goazen orai zure arrazoinetarat.
Bi baizik ez ditut hemen aipatuko.
Apez ezkonduak onhartuz apez gehiago eta apez hobeak izanen ote dira?
Ez dakit.
Orai arte ezkondu diren apez Euskaldun guziak ez dira baitezpada bertzeak baino gizonago, fededunago edo abertzaleago.
Apezen artean bezala badira laiko ezkonduen artean, gizonki jokatzen ez direnak, Fede ttipiko girixtinoak eta Euskaldun ukatuak.
Beraz, emazte batekin bizitzeak ez du beti
Horiek hola, gerta ditakena da Elizan apez-mota bat gehiago onhartua izan dadin: apez ezkonduena.
Izpiritu Sainduak nehork uste ez duen lekurat buhatzen edo aize egiten au: apeztu naizen egunetik orai arte (beraz 25 urtez) aldaketa handiak izan dira, bai apezen moldatzeko maneretan, bai apezen bizi eta lan-moldeetan.
Apezek ez dute bakarrik arropa kanbiatu:
Egia erran, oraino ere, asko pondutan Elizako kargudunak, atzerakoi edo gibel daude, hala nola petik goiti jiten zaizkoten aburu, iritzi, erakaspenak baztertzen edo gordetzen dituztelarik: Brejnev eta Georges Marchais-k beren menpekoer egiten ohi duten bezala.
Donapaleon, ilabete guziz, Euskaldun apez abertzale multxo bat biltzen gira, gogoeta zonbeiten egiteko.
Denek pagatzen dugun
Alta, aski maiz errepikatzen daukute, Elizak behar duela izan pobre eta ttipien zerbitzari.
Hitz eder horien obratzeko orde, hurrungo problemak baizik ez dauzkute aipatzen.
Hanbat gaixto Euskadiko gora-beherez argitasun zerbait eman nahi duenarentzat!
Huna bigarren arrazoin bat, Maurice, holaxet agertzen daukuzuna:
Jondoni Petri ta Paulo ebanjelio predikatzen hasi zirelarik, zer BOTERE zuten?
Mundu hunen arabera deusik ez! Mundu huntako boteretsuek Eliza beren esku-makiltzat hartzen duten aldi guziz, Elizak hori onhartzen balinbadu, munduko boterea baizik ez du jaunsten.
Bainan EGIARI zor dion lekukotasunaren botere xoila galtzen du eta orduan da zinez
Aldiz jauntto, jaunxkil eta menperatzaileen maltzur-joko, fereka eta lausenguak baztertzen dituelarik eta zuzentasun-gosez dabiltzan iraultzaile zintzoak laguntzen, apaldua, lehertua eta zikindua izanik ere, orduan da zinez goiti ari.
Baditake: itxura guzien arabera, apezak ez dira lehen bezain
Bainan zer erran zinezake gaurko Polonian apezpiku eta apez guziek
Beraz ez du Elizak izan behar gobernatzeko molde bat, bainan gizonen gidatzeko argi bat ez da gauza bera! Frangotan argi horrek boteredunari min egiten dio, gaixtagin boteretsuak argia baino nahiago baitu ilunpea.
Eta gaixtagina izan dadin eskuineko ala ezkerreko, igortzen duen ostikoak berdin zauritzen zaitu...
Hego-Ameriketan, Polonian ala hemen, herriaren alde borrokatzen diren fededunek (apez eta laikoek) ez dute boterea xerkatzen.
Beren asmoa da lagun protximoaren zerbitzatzea.
Zuk, Maurice, ez duzu bertzerik egin zure bizian.
Zu bezalako fededun hainitz behar ginuke... Hortan uzten zaitut, adixkidea, goraintzi beroenekin.
Roger IDIART.