XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zer eskandala! Uste ginuen Hazparneko eliza errausten zela! Galerietan, gizon guziak murmurmur.

Eta holaxet beraz, emeki-emeki gutarik zenbait sartu ginen Zindikatean, eta Zindikatean buruzagi.

P. LARZABAL

... Denboran baitzen Hazparnen, izen-goiti emaile famatu bat, Bikario berri hori deitu zuen Kaxkarota.

Orduan, denbora hartan, edo hau jin aitzin, karriketan apez bat ikusten ginuelarik, urrunetik, boneta kentzen ginuen, eta ondoan pasatzen ginelarik, errespeturekin erraiten ginuen Bonjour, Monsieur l'Abbé edo Bonjour, Monsieur le Curé.

Hauek, buruz, keinu ttipi bat egiten zuten eta joaiten ziren beren bidean.

Aldiz, Larzabalek, nahiz ttirripitti-ttarrapattaka bazabilan, nor nahirekin gelditzen zen, karrikan eleketa; bardin laborariekin, bardin langilekin.

Bai segur, baziren atxo batzu, poxi bat eskandalatuak, bainan halere hola segitzen zuen.

Eta mintzaira!... Mintzaira ere, halako bitxi bat zuen.

Euskera bazakien, bai... bainan ez Hazparneko egiazko euskera eder hura.

Bazituen, halako hitz bitxi batzu, oaintxet, ementxet, antxet, eta holako.

Gero, abuatu behar dugu emeki-emeki, ikasi zuela, behar zen bezalako euskera.

Eta pedeikuak!... Ordu arte, bikarioak eta jaun Erretorak edo berdin Jaun Misionestek egiten zaizkuten pedeiku mamitsu, eder batzu, luze batzu... Egia erran, ez ginuen ez, gauza handirik konprenitzen, bainan zer mintzaldiak!!!

Larzabal aldiz, plantatzen zen pedeiku alkian, ostatu xoko batean, musean, beste hiru lagunekin ari balitz bezala.

Funtsean, Ebanjelioaren esplikatzeko, beti museko eta pilotako partidak hartzen zituen etsenplu gisa.

Eta guk, horiek konprenitzen.

Eta gehiago dena, egiten zituen izigarriko ateraldiak.

Huna igande batez zer erran zaukun: Haurride Maiteak! (ez zuen sekulan erraiten giristino maiteak, beti haurride maiteak) egun, behar dautzuet erran, nausi-langilen harat-hunatetan, zer diren Elizaren erakaspenak. Lehen-lehenik, behar duzue jakin, zuek nausiek, behar dituzuela langileak errespetatu...

Beheretik aldiz, emazte guziak goiti beha, zer gertatuko ote zen.

Albainan, ordu arte, beti errana zaukuten: Beha zazue, zuek langileak, behar duzue nausien aintzinean umilki ibili... nausi horiek baitute buruhauste frango, lantegien erabiltzeko... eta horier ez sobera lan gaixto emaiteko, behar duzue umilki erabili....

Eta huna nun, Larzabalek nausieri erraiten: Zuek behar dituzue langileak errespetatu! Hau, arrunt erlisione berria ginuen.

Eta ondoko astean, lantegietan, ez ziren mintzo ez pilotaz, ez rugby-az, bainan igandean izan zen pedeikuaz.

Eta orroitzen niz, aldeko langile lagun batek erran zautala: Bai, kaxkarota dela, kaxkarota... baitik halere hitz ederrak ere, horrek!.

Aldiz, Hazparneko nausien eta handikarien etxetan, frango asaldatuak omen ziren.

Eta elgarrekin mintzo omen ziren: Zer diuk Komunista baino gorriagoko bikario hori? Hazparne guzia errautsiko zaukuk! Funtsean, geroxago, arrunt kexatu omen ziren.

Gobernantak, lehen kanpanan egiten zen bezala, xitoak eta oilaskoak sukaldean altxatzen zituen.

Xerria berriz borta aintzinean, tapiza gisa.

Bazuen ere gatu bat.

Eta egun batez, gatu hari beharrietan xiloak egin zaizkon eta xilo heietan xingolak eman.

Eta xingolak ez Bleu, Blanc, Rouge ez, ez! Hautatu zituen kolore bitxi batzu: gorria, xuria eta perdea! Guk ez ginuen konprenitu zendako hautatu zituen kolore bitxi horiek!

Bainan jin nadin berriz gure bikarioaren ganat.

Orduan usaia zen Hazparnen, azkenik arribatu bikarioa behar zela okupatu mutikoez.

Aldiz hunen aitzinekoa, gradoz iragaiten zen, eta okupatzen zen neskez.

Hala nola, ene gisa, orduan gazte ginen parasta batek, izan ditugun moldatzaile, lehenik Idieder, eta hunen ondotik Larzabal.

Geroztik arizan naiz gogoeta: Beharrik zeruko Jainko Jaunak eman zaukun aski fede.

Bestenaz, sekulan ez ginuen konprenituko, Idieder-en eta Larzabal-en katixima, erlisione berekoak zirela.

Gero, bistan da, goizean aipatu duten Batikan hura jin delarik, gu ez gira batere asaldatu, baginuen jadanik kanbiamenduaren usaia.

Ez estona ere, Hazparneko politikako harat-hunatak ez balinbadituzue ontsa konprenitzen: Batzu denak eskuin eta besteak, dena ezker.

Hori, duela 45 urteko bi bikario heien falta da.

Astezken guziez, elgarretaratzen ginen bikarioaren etxean.

Eta, Larzabal jin aitzin, hori deitzen zen Cercle d'étude de la JOC.

Eta, Larzabal jin aintzin, bikarioak, xeheki, esplikatzen zaukun ondoko igandeko ebanjelioa, eta ere erraiten nola behar ginuen erabili egun guziez, giristino izaiteko.

Larzabalek aldiz, erran zaukun haste-hastetik: Beha zazue mutikoak! Nik badiat jadanik aski lan igandeko pedeikuaren egiten, berriz astezkenetan beste pedeiku baten egiteko. Orduan, ni mintzatzeko orde, zuek bakotxak zuen aldean mintzatuko zirezte.

Orroitzen naiz, hastean, ez ginen kapable bi hitzen erraiteko ere.

Zer nahi duzue alabainan, ordu arte beti ixilik egon behar ginen! Arrunt mututuak ginen! Ez ginakien mihirik baginuenez ere! Gero ba, emeki-emeki, usatu ginen ba, eta gutarik zenbaitzu ziren kalakari.

Eta egun batez, laneko harat-hunatez mintzo ginelarik elgarrekin, erran zaukun: Bainan, errazue mutikoak, ene gostuko, zuek, lantegietan, arrunt errautsiak atxikitzen zaituztete! Partikulazki gazte horiek! Bainan, zuek zirezte, hemen, gazten ordainak! Badituk lege berriak, langilen alde! Paterra bezala behar dituzue ikasi lege horiek. Eta zuen lagunak behar dituzue debekatu. Ez dituzue utzi behar lehertzera. Eta gero, egun batez, dudarik gabe gizonduko baizireste poxi bat, behar duzue Zindikatetan sartu, eta Zindikataren buruzagi...

Ikasi ginuen gure lagunen debekatzen, bai eta ere nagusier buru emaiten, hori denboran, batere ez baitzen gauza errexa!

Bainan gu kontent baginen, ez ziren denak hala.

Goizean entzun dut, zerbait gertatu zela.

Nik ere entzun dut orduan: Nausiak arrunt asaldatu omen ziren eta handikariak arrunt asaldatu omen ziren.

Elgarretaratu zirela entzun dut.

Eta hauetarik biga edo hiru, delako oixtian aipatu Baionako etxe handi hartara joan omen zirela, beren etxeanderekin.

Eta entzun dut ere, naski, holaxet mintzatu zirela: MAURICE BORTAYROU.