XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Filolojiazko jardunak Otero Pedrayo eta guUrteetan aurrera goazenok ez dugu aztu Ramon Otero-Pedrayo galizitar idazle jakintsuak gure aspaldiko egunkari-paperetan lanik asko argitaratu zituala.
Orain berrogei ta geiago urte aren idaz-lanak sarritan irakurtzen genituan, batik bat
Eta ain maisu aundi ta galegozale argi ta sutsu izan dan letradun eta irakasle jakitunarengandik gauza asko ikasi genituala aitortu bearrean nago.
Galizitarren esker-ona ezik euskaldunona ere ondo irabazirik daukala esango nuke, larogeitamar urte inguruan dabillen agure ta humanista ospetsu omengarriak.
Orain urte batzuk
Ez da goizegi guk ere Otero-Pedrayo`ren omenez euskerazo itz maitekor zenbait opa ditzaiogun.
Ez gaitezen motz eta atzean gelditu, ez gizalege eta ez kultura bidean.
Nai ez euskaldun izan fuero-zale ta gure karlisten adiskide dugun D. Franzisko Elias Tejada, berez errioxar tradiziozale aditua, ez zan gelditu goresmeneik egin gabe.
Eta Otero, Pedrayo, Menendez y Pelayo zanarekin alderatzen du.
Galiziak katolikotasunari ta lege-zarrei zor diona oroitu araziaz.
Otero ez zan karlista izan.
Berak ziones:
Ona zergaitik euskal-erriaren eskubideen aldekoa zan.
Nola ez, Galizia`rekin beti bat egiñik bait zegoan eta galego izkuntzaren zaindari ta buruzagi gaillenena.
Gure artean norbaitekin alderatzekotan Arturo Campion, R. M. Azkue-edo berdindu bearko genduke, xeetasunak bereziaz.
Otero Pedrayo politika gizon baiño idazle ta irakasle jakitun izan dala guztiok dakigu.
Eta Galizia`ko kultura-barrutian geien lan egin duan gizona: idazlaririk ugariena eta galego izkuntzaz izlaririk ao-eder eta mintzo trebe eta errezena.
Izkuntza arazo ta izketa-naaskerietan teoriak baztarrean utzi ta zentzuz erriko iturri garbitik edaten zekiena.
Gramatikarien burruketatik urruti, sustrato-zale ta estrukturalisten eztabaidetatik igesi, iritzi ziurren jabe.
Galego-izkelgien joera sakon ezagutu nai lukeanak ongi egingo du M. Rabanal Alvarez`en lana irakurtzea.
Sustrai gai ortaz bait diardu gorago aitatutako
Otero`ren lagintza etengabe idaztea izan da: eleberri, edo novela, antzerki, saiakera, lurraldetako ikusbegi zoragarriak.
Geografia`ri atxikimendu auta zion eta erderaz
Otero`ren lan guztiak biotzondoz bleituak daude eta ez dute galdu gazte denborako erromantiko kutsua.
Bakoitza bere aldiko seme bait-da! Onela gure gizona biurtu zaigu poligrafo aundi! Amalau ta geiago novela; antzerki bi; Historia, Kritika ta Geografi
Errebista, aldizkari, ta zer nai mota paperetan, 1925`garren urtetik onuntz argitaraturiko idazlanak ezin konta alakoak: Amerika, Portugal, eta Galizia barruan ezik Madrid, Barcelona, Bilbo eta abar agertutakoak.
Aleunka!.
Eta mota guzietakoak.
Arrituta eta txunditurik uzten gaituana.
GALAXIA`k egindako liburu ortan lerroz-lerro geienak izendaturik daude, baiñan on litzake gure Universidadeko gazteok jaso ta bil zitzatela Otero Pedrayo`k gure artean argitaratu zituanak.
Gai egokia Tesis bat borobiltzeko.
Gaur egun Paris edo beste edozein tokitan agertzen diran Errebista-lanak, nabarmenenak, noski euskeratzen ari zaizkigu.
Eta agidanean, gazte oriek ez dakite ezer Otero Pedrayo nor danik.
Nik uste, Galizia`ko arazo ta gora-beeratatik zer ikasi aundia daukagula aintzat artzen ba`ditugu.
Otero Pedrayo kultura maisu aundia dugu.
Eta kultura biziaren lore da; bizia bera, obeto esateko.
Eta ez norberaren edo bakoitzaren bizia, erri guztiarena baizik.
Gure Euskal-Erria`rena.
Ez dezagun beiñere aztu.
Antonio Mª Labayen.