XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hasteko Eskual-Herrian kausituko ditugu: Baionatik lurretan bana sar giten Eskiularaino eta handik eskuin Tudelarat, gero goiti itzul Bilbaoko itsasorat.

Eremu horietan, Pirenek dauzkaten kasko famatuen (Ahuñe (2504 m.), Larruna, Jaizkibel, Aitzkorri) bi aldapetan, Adur eta Ebro bi ibaien artean daude gure Zazpiak.

Lapurdiko mendoi oihantsuak Baionako inguruan frango idor dira agertzen, beren haitz tchar eta bakanekin, beren othe lore bakharrek urheztatzen dituzten iraztorrekin.

Bainan gero Hazparne, Sempere, Azkainerat buruz laboraria aiseanago bizi da bere etchen nausi, Bazterrak arinago argiago eztiago dira hor gaindi.

Itsas leihorrerat itzultzean Miarritzeko etche airosegiek beren egoiliar presatuen manera sorjesek gogoa ilhun lezagukete, Donianen ez balitz arratsetan, itsasotik untziek ekharri usain heze gazi eta azkarra, Larrunetik jeutsi hegoaren hats burchoragarriarekin gozoki nahastekatzen.

Bidasoaz haindiko alde, Ondarrabian hasten da Gipuzkoa bere sagarrei eta artholekuen artean, Pasaia, Donostia, Getaria, Zumaiako itsas bazter ezin ahantziek inguratua.

Urrunagotik heldu zauku Bilbaoko burdin-olhen burrunbak ekharria, Bizkaiako lur idorraren khalda beroa.

Arabak ahanzter badu osoki eskuara, hegoalde Gaztelako lur erretan sartzen ditu oraino bere bazter muskerrak.