XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bachenabarre herrichka lakhet multcho bat da: etchalde jori beren elizen inguruan jarriak, churi ta gorri phentze pherde eta landa beltzaranen erdian.

Donaphaleutik, Garazirat, Orreagako bide aiphatuari jarraikiz, Nabarrako zelhai ogitsuetarat heltzen gira.

Leireko komentu hotzean lo daude gora, arrotzaren bozak joiten ez dituen harrizko ohantzetan Nabarrako errege ospatsu zirenak.

Chabierren San Frantses, Iruñan San Fermin Oi Nabarra, gudarien eta sainduen eta gure erroen lur borthitza! zertako bada Gaztelako haize erre, gorriak ditu khosatzen Erriberako zure mahasti eta oliondo baratzeak.

Itzul giten Erronkariko ibar gordetarat eta mendiz mendi, Holzarte eta Kakuetako leze eta erreken barnetik, Ahuñe eta Orhiko kaskoen artetik heldu den argi zilhar zirrintarekin Atharratzetik Maulerainokoa egin dezagun.

Horra Ziberoa jende arin, airos multcho baten egoitza amentsez eta kantuz choratua.

Horra Eskual-Herriko 20.000 km2-ak kurrituak, haren 1.200.000 arimak khondatuak.

Hortan geldi othe dugu? Ez.

Itsas-hainditik entzun dugu Argentinan, Chilen, Ternuan, Kanadan, Kalifornian, Afrikan, Rusian, dauden anaien boza: Ez gitzazuela ahantz zuek bezenbat edo geihago bagira, zuek bezen Eskualdun: Gure pilotari, pertsulariak baditugu.

Zuek duzue begiratu Eskualdun arbola bainan guk ditugu mundurat zabaldu haren fruituak.

Ez segur anaiak ez zituztegu ahanztekoak, zuen hitza erranen duzue gure azkazkuntzaren khondaira luzean.

(Gero beretik).