XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bertzek aldiz (Arantzadi, Campion) eskual gorphutz ara bat dela bizpahiru arrazen nahastekatik jina.

Bakhar horrek badu askitto goratasun; sorbalda ta kankak zabal, besoak luze, esku ta zangoak handi, kopeta hertchi, burua chabal, biloak nasai eta leun, larrua churpail, begiak ñabar, sudurra chuchen ditu.

Bainan eskual gorphutz araren gainean ez badute elgar aditzen jakintsunek are gutiago haren gogo araren gainean.

Bizkitartean askok diote Eskualduna, zuhurra dela, etchekoekin aita edo senhar serios, seme amultsu, lagunekin josta gura, arrotzekin gorde ta hots, hastean segurik, auzoentzat aise bekhaizti, laneko edo gerlako zaila, bethi bortchaz ekale, etsai mendekios eta herratsu, adichkide hiltzekoa.

Emazteak etcheko-andere paregabeak dira bainan modari itsutuki josiak.

II - Nundik heldu diren eskualduna?

Ahal nolaka chutik ezarri dugun Eskualdun hori nundik heldu zauku?.

Adamen ganik hori behin segura, bainan zorigaitzez hori bakarrik segura hemen ere.

Ezen nork edo nork erran badu, duela zonbait hogoi urthe, Tubal edo Tubalkaampiuml;n Eskualdunen Aita zela eta beharba Parabisutik chuchen chuchena jalgitzen ginela, aspaldichkoan Larramendi, d'Iharce de Bidassouet, Astarloa eta Chahoren aments gochoetarik irriño batekin atheraiak gira.

Bertzalde ez gira egungo jakintsunak berak baino gehiago fida gure ethorkiaren gainean dituzten ustekunder.

Kam edo Sem edo Japheten ganik, Iuzpegitik edo Hegoaldetik, ez du munta, nun nahitik ekharraraz gitzaten gure Eskual-Herrirat.

Sobera urrun ibili gabe kontent izanen gira hemen bizi izan diren gizoner jarraikitzen bagira, heien gainean dazkigun purruchkek Eskualdunen eite zutela erakusten daukuten ber.

Hola 130 bat mende igaiteaz geroz, iduritzen zauku askitto gora iganen girela.

III - Nun dauden eskualdunak?

Bainan segurretik artzeko ikhus behin orai nun dauden egun Eskualdunak.