XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eskualdunak Nor diren? nundik heldu diren? nun dauden? dugu ikhertuko, heien ichtorioan barnago sarthu baino lehen; nahiz badakigun ichtorio horrek daukula bakharrik erakutsiko egiazki nor diren.

I - Nor diren eskualdunak

Eskualdunak nor dira? ez da gauza errecha horren jakitea.

Bainan, hitzak berak derraikun bezala, Eskuaraz mintzo direnak.

Aski litake beraz Eskuara ikhastea Eskual-duntzeko.

Badakigu ezetz.

Orduan Eskualduna litake Eskual-Herriko semea edo bederen semen semea eta errazari ginezoke loth Eskualdungoa.

Ohart ginitazke ordean, Nabarra zolarat itzuli bat egin orduko, Eskualdungoa ahul dela eskual arraza baizik ez den tokietan.

Ez, segur, ez lezaguke luzaz Eskualdungoak iraun, eskual odola eta eskual mintzaia berechi-ta.

Hura eta bereziki hau gabe, ezen gorphutzak bezenbat gogoak du egiten gizona, ez litake segur Eskualdunik.

Eskual odolak, mintzaiak, gogoak, manerek dute beraz egiten Eskualduna.

Jakintsun batzuek (Collignon, Broca) diote badirela bi eskual gorphutz ara.

Bata: luze, mehar, bisaia orraze, larrua gorrail, begia urdin, bilorargi urhe; bertzea: ez gora ez aphal, bierarteko, begitartea biribil, biloa ilhun beltz.