XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

A. Urtzoa, pausa hadi hire nekezian;
Enuk hire galtzeko segur malezian;
Bortian bizi beiniz eskazian,
Nahiago nikek jakin zer berri Frantzian:
Zerbait khounta izadak hire deskantsian.

U. Frantsesak ez direia zerbait buru-mehar?
Edo zerbait kanbio die ukhen behar:
Igaran ourthez, tiro, aili, eta nigar,
Aurthen oro bandera, lili, osto adar:
Kantuz ezagun dutuk gazte ala zahar.

A. Mundia khechu zian igaran ourthetan,
Algarren eho-nahiz oro oldarretan;
Azkenekotz bakia jin duk bihotzetan;
Bena, urtzo maitia, erradak artetan:
Orai zer ageri da gerlakagietan?.

Eztuk ez deus ejerrik han gainti ageri;
Kasik igaraitian erori nuk eri!
Oihanak argi dutuk, alhorrak hil-herri:
Khurutche beltz eli-bat, zahar eta berri,
Ari tuk eman nahiz esku bat-besteri!.

Phena handi bat deitak egin bihotzian,
Khurutche beltz horiez hola mintzatzian:
Anaie bat badiat hetarik batian:
Urtzoa, haz hintzaket nik negu guzian,
Lili bat joan bahizo
daigun bedatsian.

Hire bihotz-minian parte diat hartzen,
Eta, etsaietarik banaik begiratzen,
Artzaña, egonen nuk bardin hire etchen:
Hire mezu ejerraz gero nuk kargatzen,
Ezi khurutche hetan lili guti beitzen.

Eta lehen lilia zaikunian jelkhi,
Urtzo aphal chouria aidatu trichteki;
Eraman du lilia moskoan ejerki;
Utzi dut jouraitera hasperen bateki,
Nihaur nahiagorik aidatu hareki.

P. S.- Kopla horik 1920-ian eginik izan dira gerlan hil anaie baten oharmentchatan.

Ez dira orano ihoun ere agerturik izan.