XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Adibidez, orain Zaragozara joango gara konpetizio batetara eta han ikusiko dugu zelan gabiltzan beste herrialdeetako traineruekin borrokatzean; ba, Zaragozara, kanpig dendetan joango gara.
Ekonomia aldetik klub gehienak dabiltza horrela baina gu bezain txarto inor ere ez.
Santurtzin badago bat eta gauza politak egiten ari dira; Gipuzkoan hor daude Kostape, Urki, Arraun-lagunak, Santiagotarrak....
Gipuzkoan asko daude, baina Bizkaian ez.
Guri asko kostatzen zaigu geure maila igotzea geu bakarrik gaudelako.
M: Ez, pesak eta hori denak berberak egiten ditugu, bakarrik guk 30 kilo altxatzen baditugu beraiek gehiago altxatzen dituztela.
Bestela entrenamendu berbera egiten dugu: korrika egin, pesak, aldatzak....
Baina ondo bazoaz eta gustora, eta arrauna apurtzen bazaizu....
Beno, niri ez zait inoiz gertatu baina... pentsa hori Espainiako Txapelketan gertatuz gero, entrenatu eta entrenatu egon ondoren.
Ez da erraza arrauna apurtzea baina bai trabatzea.