XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ardi jantziko otsoak

Tranposo batzuk ibiltzen dira
beti iñusente billa,
gizarajua ondo esanaz
adiskide izan dedilla,
igarri gabe emango diote,
berak ezer ez dakila,
karameluak muturretik ta
bizkarretikan makilla.

Inbustero bat badatorkizu
itz gozuak esatera,
ez uste izan datorrenikan
gauza onik zuri ematera;
seguruago etorriko da
zeuri zerbait eskatzera,
engañatuko zaitu poliki
deskuidatuten bazera.

Alakuari bere esanak
zuk ixillikan aditu,
zeuk gutxi esan eta berriak
ain gutxiago sinistu,
aitzakia bat ona asmatu
zuk izketa ez luzatu,
gero pentsatu biar dezula,
eta siku despeditu.

Zorionaren galdutzailliak
dira inbustero faltsuak,
norbere lagun erabiltzeko
ez dira traste gozuak,
konfiantzia artu ezkero
ain dira peligrosuak;
aspalditiko izena dute:
ardi jantziko otsuak.

Ongilleren bat badatorkizu
berri onak zuri ematen,
ezta ibilliko inbusteriaz
gezur trasteak asmatzen;
zuk ere ari ondo erantzun
al dan onduen esaten,
biok saiatu bata bestiai
mesediakin ordaintzen.

Arantzazuko Birjiña Amari
danok egin eskaera,
zaintu deigula zintzo ta garbi
mundu ontako biziera;
berari otoitz egiñaz danok
zuzen ibiltzen bagera,
gure animak zeruratzeko
pozik egongo da Bera.

Gezaltzako aitona.