XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IRATZEDER, Belokeko fraide olerkariak bidalia da olerki au, Arantzazuko Amaren urrezko eztaietan propio egiña.

Kezkatua dago bera gipuzkoar batzuengatik.

Gipuzkoan, Ama, nungo har beltzak ditu barnetik jo gazten bihotzak?.

Oien alde egiten dio otoitz gipuzkoarren Amari.

ARANTZEZ BETEKO AMA-BIHOTZA...

Arantzez beteko / Ama-bihotza,
Entzun Arantzazun / eskual-otoitza.

Eskual-lurra eta / eskual-eliza
Ilunbez ilunbe / minez dabiltza:
Otoi! zeruan den / Aitari mintza
Gure ganat dezan / eskua luza.

Gipuzkoan, Ama,/ nungo har beltzak
ditu barnetik jo / gazten bihotzak?
Mendiz heldu dire / dena su ta ke
Aterbe, laguntza / eta lan eske;
Bainan luzaz hemen / ezin dagozke:
Beloken badela / geiegi bake.

Odolean barna / dute borroka
Eta ezpainetan / zer politika...
Eliza-gizonak / ez dabiltzala
Kristok erran eta / nahi bezala.

Kristo baitan ere / orai ez dela
Herria pizteko / behar ahala.