XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gipuzkoar gaztek / zergatik ote
Ez dute guziek / orain siniste?
Karlisten gerlatik / hemen egonak
Fraide zitzauzkigun / sartu geienak.

Hogoi-t-hamaseian / zer fededunak!
Oraikoak aldiz / har beltzak janak.

Eskual-bihotz gazten / gaitz horren beltzak
Amari zorrozki / sartzen arantzak...
Gure lurrak aurten / lorerik eztu:
Herra ta laparrak / zaizko nausitu.

Amaren bihotza / ezin sendatu
Semetan galduak / balin baditu...

Arantzazuraino / gainez gain jeiki:
Herri orotarik / igan kartsuki.

Gerlaren odolak,/ gerlaren beltzak
Gipuzko lurrean / sortu arantzak
Loratuko ditu / aurtengo pozak,
Eskual-suz beteko / Ama-bihotzak.

Beha zak, Andoni;/ entzun, Iñaki:
Gipuzko guzia / kantuz ibilki.

Gaur berrogei eta / hamar urte du
Gipuzkoa dela / Aloñan bildu,
Ama zerukoa / betikotz baitu
Zaindaritzat eta / amatzat hartu.

Soinu, txistu, kantu.../ Bestarat jeiki!
Herri orotarik / igan kartsuki.

Guziek Amari / gainez gain ekar
Eskualdun sineste,/ bihotz eta kar:
Gazten berpizgarri / dadin iratzar
Bihotz-ilunbetan / goizeko izar.

Beha zak, Andoni,/ orai bortz aste,
Beloke xuritzen / ari zarezte;
Eta xuritzeak / - nundik ez ote?-
Sortuko dautzute / berritz sineste.

Zuen bien amak / hori balaki,
Bertzekin loake / kartsu kartsuki.

Gipuzkoar amak,/ mendirat jeiki
Amen Amarekin / kantatuz minki.

Jaunaren Bihotza / denek bat unki
pitz dezan semetan / sinest-iduzki.