XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Noski, halako lege bat eratutzea etzan Konzilioaren asmoari kaso-egiteko era.
Urte guzia zehar, ao asko korritu ditu ain garrantzidun gaiak.
Azkenik, eztabaida hontatik zeozer iritxi dela dirudi.
Izan ere Kortes-ek igaz emandako legea zeozer aldaturik ikusi dugu aurtengo jorraillaren 9 gnean, aplikatzeko horduan.
Hikutu-aldi hoiek diotenez,
Gaiñera, justizi-ministerioko ordezkariak probintziko gobernadoreak bidalitakoak ez baiña Justiziako Ministroak aukeratutakoak izango dire.
Azkenik, erlijio-egintzetarako aukera behin eman eta onartu duten eleiz-taldeak, beti-betiko izango dire baimen honen jabe.
Beraz, konsideragarria derizkiogu azken hikutuekin anai kristau eta gizonen hartu-emanetan egindako pausoari.
Ez gaude, ordea, erabat konforme oraindik.
Paperak era hortan geldituko balire, anai protestantetarrak, sortaldetarrak eta judutarrak anai ez baiña sasi-anai giñuzke.
Erlijio-askatasunerako Konzilioaren Aitorpena haruntzago dijoa bere 2 gn., 4 gn. eta 6 gn. numerotan.
Erlijiokoetan nazio berezia dala Espaiñi-a, esan dezake norbaitek.
Orain-oraingoz, askosaz gehiago lortu ez ditekeanik banago hortan, baiña, betiere, hobe larru-hutsik planteatuko balitz prolema.
Beste kontu bat: zeintzuk onartzen dire araudi berri horretan erlijiotar-taldetzat?.
Ohituta gaudela uste dut, erlijiokoetaz mintzatzean, mundua bi zatitan bereizten: sinismendun eta sinismengabeak.
Halaber, ondo banator, ez dabil bide hortatik Konzilioa bere Aitorpenaren idazburutzat hauxe dakarrenean:
Erlijio-gaietan, dio apropos.
Eta, egia esan, sinismengabeak, ateoak ere badu bere erlijioa, Jainko gabekoa baiña erlijioa, bere bizitza ta jokaera (etika) guzia zuzentzen eta erabakitzen dituzten ideiak eta azken-mugak baditu-ta.
Hauetaz ez da mintzo legea eta, ziñez, hordu berean planteaturik arkitzen den galdera dugu.
Pluralista da gaurko mundua, iñundik ere: ideia ta jokaera askoen nahasi bat.
Hitz hau ez dator protestantetar eta katolikotarren arteko diferentziak adierazten bakarrik; esanahi sakonagoa ta trinkoagoa du, eta orobat aplikatu diteke Españia-ko egokeran ala Hungria-koan.
Sarritan daramagu egizale itxura.
Baiña, ez al dugu maiteago geuk jorratutako katoliku-egi hori honen barne-muiña baiño, hau da, bakoitzaren kontzientzia errespetatzea, den iritzi moldekoa dela.
Joera garbia eta zuzena jarraitu beharko dugu puntu honetan Eleiz Batzartuen New Delhi-ko 1961 gngo. Aitorpenarekin bat etortzekotan.
Baita hogei urte dituela Nazio Elkartuetako Organizazioak aitortutakoa betetzekotan ere; begira zer dion erlijio-askatasunari buruz: