XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
DALAI LAMA TIBETETIK EUSKAL HERRIRABatzuek jainkotzat daukate.
Beste batzuek
Norbaitek
Berak, ordea, ez du bere burua deitura horiekin uztartzen.
Gizakia da, eta halakotzat ikusten du bere burua.
Monje budista da, eta Tibeteko herriaren buruzagi politikoa eta espirituala.
Erbesteratua bizi da, Txinak Tibet indarrez menpean hartu zuenetik.
Eta handik, Tibetetik, mezu batekin etorri da gure Euskal Herri honetara.
Hitzez gain, bere itxura apal eta alaiez, bakeaz eta adiskidetzeaz hitzegin du.
BURUZAGI BEREZIABerezia da Dalai Lama.
Berezia janzkeran.
Berezia begiradan.
Berezia hitzetan.
Berezia bere mezuan ere, oso berezia.
Berezia izango ez da bada, zorionaz hitzegiten duen buruzagi politikoa?
Izan ere, zorionaz hitzegin du.
Berezia izango ez da bada, zoriontsu izatea erlijio jakin baten gainetik jartzen duen buruzagi erlijiosoa?
Eta hori, budismoaren buruzagia izanik.
Nire ikuspunturako, gauza bat egin du ongi Dalai Lama buruzagiak: gizakia jarri du gauza eta ideia guztien ardatz; eta beste gauza guztiak, gizakiaren jirabueltan balioztatu ditu.
Gizakiaren zorionerako balio duten hainbeste balio dute gauza guztiek, erlijioek ere bai!
ZORIONAREN MEZUADalai Lamak esan du, zoriona dela gizakiak beste edozeren gainetik lortu nahi duena.
Esan du, inork ez dakiela etorkizuna nolakoa izango den, baina etorkizun zoriontsu baten ilusioz bizi behar dugula.
Zorion-itxaropena dela gizakiaren bizitzari barrutik eragiten diona.
Giza bizitzari benetan eragiten diona, zoriona da, zorionaren grina.
Zorionik gabe ez dakigu gizakiok bizitzen.
Eta Dalai Lamak zorionaren mezua ekarri du gure artera.
Beste on guztia zorionetik jaiotzen baita.
BARRUKO BAKEABaina, jakina!, zorionak bere bideak ditu.
Zoriona ez da nolahala eta nonbaitetik etortzen.
Zoriona ez da kanpotik etortzen.
Erosotasuna, adiskideek, aginteak, diruak... lagun dezakete gure zoriona osatzen.
Baina
Barruan gerra bizi duenak, dena gerra bihurtzen du.
Barrua lasai daukanak, berriz, dena lasaitzen eta baretzen du, den-dena.
Eta hau esaten duena ez da egun osoa espirituaren barru-lanetan dabilen norbait.
Dalai Lamak herri zapaldu baten gidaritza dauka bere gain.
Baina, herria askatzea ere, herria zoriontsu egitea ere, baketik egin behar dela uste du berak, barruko baketik.
Gizakiak bakea eta barruko
Eta herriek ere beste horrenbeste, barruko ongizatea behar dute askatasunez bizitzeko.
Dalai Lamaren mezuak argi hitzegin du: gure herriak ez du bakea kanpotik izango!
SUMINA DUGU ETSAIAHala ere gogorkeriarik ezak edo barruko bakeak ez du esan nahi ezer ez egitea.
Gogorkeriarik eza da gizatasunez hitzegiteko modu bakarra.
Era gizatiar bakarra.
Hori dena Dalai Lamak esan du.
Zorionak barruko sumin eta gorrotoak ezabatzea eskatzen du.
GOGORKERIARIK EZAGogorkeriarik ezaren mezu hau lider politiko eta buruzagi baten ahotik ateratzeak gehiegizko berezitasuna ematen du.
Baina, gure politikoek ere horretatik zertxobait ikasi beharko lukete.
Bide posibilista horren probetxua kantatu du gure artean Dalai Lamak.
Bakea ez dela egiten erabaki haundi eta zirt-edo-zartekoz.
Bakeak egunero eman behar ditu pauso txikiak, posibleak.
Gorroto-suminak ez du askatasuna atzeratu besterik egiten.
Suminez lortutakoa ez baita askatasuna.
HEZIERAREN GARRANTZIAHonen guztiaren aurrean, zer egin?, nola jokatu?
Dalai Lamak heziera azpimarratu du.
Gizarteak, familiek, gidariek beti gogoan eduki behar dute gazteen heziera.
Ez, ordea, heziera tekniko eta profesionala bakarrik,
Euskal Herrira egin duen bisitak oihartzun haundia izan du gure euskal gizartean.
Seguru asko, bakeaz eta adiskidetzeaz eta zorionaz zerbait entzun nahia edukiko dugu.
Dalai Lamak bere hitzez eta jarreraz eta keinuz eman duen bakezko testigantzak bideragarri egingo al ditu gure artean bakea eta adiskidetzea.
Behar ditugu eta!
Horregatik jarri dut Dalai Lama testigu!