XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Gaztainuzketako mendi etxeak Leintz Gatzagako garapen plan orokorraren barruanLeintz Gatzagako txoko batean, pinudi eta pagadien artean kokatzen da Gaztainuzketa izeneko parajea.
Naturarekin harremanetan, 630 mtako altueran dago, han eta hemen Ullibarriko urtegira doazen errekatxoek zeharkatzen dutela.
Leku horretan kokatzen da hain zuzen ere Gatzagako Udalak martxan jarri duen proiektu berria: Gaztainuzketako mendi etxeak.
Azken urteotan Gatzagako Udalak landu duen garapen planaren barruan sartzen da alojamenduen eskaintza hau.
Gatzagako udalaren iniziatibaz sortutako proiektua bada ere, bikote batek darama mendi etxeen explotazioa.
Oraindik hilabete pasatu da zerbitzua martxan jarri zenetik baina zerbitzua martxa onean dela azaldu dute Lorenzo Larrañaga eta Montse Valerio senar emazteek.
Deba Garaitik eta Gasteiztik hurbildu zaie jende gehiena baina Murtzia eta Almeriako jendea ere izan dute.
Lorenzo eta Montse Gaztainuzketan bizi dira.
Alojamendu zerbitzuaz
Jatetxeko esperientzia lehenagotik ere bazuten, gainontzekoa berria izan da eurentzat.
Hasiera baten beldurra bazuten ere gogoz ebatu diote proiektu berriari.
Sasoi baxuan zabaldu dute zerbitzua, egon daitezkeen akatsak ikusi eta hauek lehenbailehen konpontzeko.
Hasiera besterik ez da oraindik eta gauza asko gelditzen dira egiteko.
Alojamendua ezagutzera emateaz gain, turistei eskaintzeko proiektu gehiago jarri nahi dituzte martxan.
Zazpi mendi etxeGuztira zazpi txabola daude Gaztainuzketan.
Egurrezko txabolak dira eta 36 lagunendako kapazitatea eskaintzen dute gutxigorabehera.
Bakoitzean 2, 4 edo 6 pertsona sartzen dira.
Bungalow bakoitzak sukaldea, egongela, logela (1 edo 2), bainugela eta berogailua du.
Honez gain premiazko beharrendako denda, erropa garbitzeko zerbitzua eta jatetxea ere badago.
Pertsona eta eguneko prezioa 2.500 pezetakoa da eta umeena berriz 1.500 pezeta.
Alojamendu mota hau ez da oso ezaguna gure artean.
Iratin, iparraldean eta Frantzia aldean badira horrelako esperientziak.
Gatzagako Udalak zerbitzu zabala eskaintzea gura zuen eta alojamendu mota hau egoki ikusi zuen horretarako.