XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
GAZTE GINEN Zabiltza kontuz, RosaIRAKURRI dizut
Abokatua bazihoan kalean barrena, non eta ikusten duen polizia bat indibiduo bati segika.
Preso altxa du sujetoa, esku-lotu du interfektoa, eta gaizkilea lurrean duela hor hasi zaio kolpeka.
Abokatua poliziari jazartzen zaio, ausaz detenitu ororen eskubideak aipu.
Poliziak abokatua zafratu.
Kerella bat ondorioz.
Juzgatuak, ordea, ez du bidezkotzat hartu polizia enkausatzea, eta aldiz, abokatuaren jarrera delitu ez ote den aztertzeari eman dio, kontuan harturik poliziak urratu bat jaso zuela abokatuaren boligrafoa medio.
Harritu egin zara.
Okerrago, mindu egin zara.
Eta artikulu borobil bat egin duzu armarik nobleenaz.
Inuzentea zara, Rosa.
ZATOZ Nortea diozuen Hegoalde honetara, eta ikasiko duzu, arrazoizko salaketak tramitean ez hartzea eguneroko gauza dela, juez independienteak eta fiskal ausartegiak gaiez eta lekuz ere aldatzen direla zergatikorik gabe, aurrez-aurrekoak ezin eginak direla sarri, salatuak
Eta salaketak, Rosa, salatzailearen aurka bihur daitezkeela goizetik gau.
Hegoalde honetan.
DIOZU abokatuak Carlos duela izena eta beharbada, nazioarteko terrorista ospetsu baten izen berbera izaki, susmagarria bihurtu dela.
Eta ahantzi duzu, nolatan ordea, Aguirre duela abizena, eta Carlos ez baina haren abizena irakurrian sutuko zela errazago polizia eta aztoratuko jueza.
Norteko sindromea.
Poliziari aurre egitea? Delitua.
Detenitu bat ezin menderaturik eta atenzioa ekarri? Justiziari traba egitea.
Eta Aguirre abizenarekin? Terrorista seguru.
Baina ez zaizu bururatu.
Hona etorri behar duzu.
Hegoaldeko sindromera.
ROSA: Gaixoa zu inoiz nortasun agiria eskatzen badizute! Ez zenuen uste baina, zeurea baino abizen susmagarriagorik! Zure izena ez dute, zuk nahiago zenukeen bezala.
Luxemburg harenarekin konfundituko ez, baina bai zure abizena, Montero, oso kausa susmagarriak defendatzen dituen beste abokatu batenarekin.
Zabiltza kontuz, Rosa.
Edo bestela, zatoz hona, Hegoalde honetara,