XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Milesker, euskaltzain osoALBISTE badaezpadakoak jasotzeko, larunbat goiza baino garai badaezpadakoagorik ez da.
Ordea, astelehenetan
Behingoagatik, beraz, milesker, euskaltzain oso, oso euskaltzain jokatzearren.
Milesker, real-euskaldun literaturzaleok ondotxo baitakigu
Milesker (umore beltza, zilegi bekit, osasungarri da zenbaitetan), hurrengo hileta osterainoko tartea uztearren euskal literatura garaikidearen egitekoei ondoen erantzun dion laukoteko xaharrenari rel-euskaldunoi gozagaiak oparitzen jarraitzeko.
Zorionak, Andu, idazteko denbora irabazi digualako.
Zorionak, Andolin, izendapenagatik.
Eta zorionak Andres Urrutia euskaltzain oso berriari, eta animo, egungo euskalgintzaren esparru gatazkatsu edo lan behar handiena duten bi horiek erronka gogor baitituzu: bizkaierak batuari egin beharreko ekarpena eta euskal Zuzenbide jaioberriari arnas eta haragi ematea.