XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
4. Atala26. art. Udal Eskola kontseiluan Irakaskuntza publikoaren Zuzendarien artetik 2 ordezkari hautatuko dira.
Udal Eskola Kontseilurako kontseilarien
27. art. Udal barruti bakoitzean ikastetxe publikoetako 3 zuzendari hautatuko dira, hala O.H.O.ko ikastetxe publikoetakoak nola Ertainetako Institutuetakoak.
5. Atala28. art. Barruti bakoitzean irakaskuntza kontzertatuko titularren artetik ordezkari bana hautatuko da.
Ikastoletako irakaskuntza kontzertatua dagoen barrutietan, beraiek aukeratuta, ikastetxe mota honetako titular bat hautatuko da.
6. Atala30. art. Ordezkariak hautatzeko botu haztatuaren sistema erabiliko da, Euskaltegiek emandako ordu/urte kopuruaren arabera, ondoren zehazten den moduan: - 100.000 ordu/urte arte: botu 1.
- 75.000 ordu/urte bakoitzeko beste: botu 1.
Euskaltegi bakoitzeko ordu/urte kopurua, hauteskundea egin baino urtebete lehenagokoa eta HABEk izapidetutako ziurtagirien araberakoa izango da.
31. art. Euskaltegien hauteskunde mugabarrua udalerria da eta bozketa 6. barrutian izango da.
3. kapitulua32. art. Udal Administrazioak hauteskunde prozesuaren gardentasuna eta objetibotasuna, araudi hauen arabera, bermatuko ditu.
33. art. Hauteskunde mugabarrua Udal Barrutia da eta mugabarru bakoitzak mahai bakarra izango du.
Deialdirako dekretuak mahaia egongo deneko tegiak ezarriko ditu, berauek Barrutietako tegietako Iragarki Tauletan argitaratuko direlarik.
34. art. Hauteskunde mahaia lehendakari bat eta bi kidez osaturik egongo da, hauek eta hauen ordezkoak Alkatetzak izandatuko dituelarik.
Lehendakaria Zinegotzia izango da eta kideak zinegotzi edo udal funtzionariak izango dira.
35. art. Hauteskunde zentsuak Hezkuntza Zerbitzuak eratuko ditu Udalerriko hezkuntza Zentruek, Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Ordezkaritzak, Elkarteen Udal Erregistroak eta HABEk eskeinitako datu ofizialen arabera.