XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
II. Ondarearen gaineko Zerga
Seigarren artikulua.
Aitortu beharra.
1992.eko ekitaldiari dagokion Ondarearen gaineko Zergaren ziozko aitorpena honako hauek aurkeztu beharko dute:
a) Zergaren menpean, betebehar pertsonalarengatik dauden subjektu pasiboek, baldin eta beren zerga oinarria 15.000.000 pezeta baino gehiagokoa bada, edo horrelakorik ez denean, euren ondasun edota eskubideen balioa 10.000.000 pezetakoa baino gehiagokoa bada.
b) Zergaren menpean ondasun-betebeharrarengatik dauden subjektu pasiboek, beren ondare garbia edozein izanik ere.
c) Administrazioak horretara behartuak diren pertsonek.
Zazpigarren artikulua.
Aitorpen eredua.
1992.eko ekitaldirako, Ondarearen gaineko Zergaren zioz Foru Ogasunari aurkeztu behar zaizkion aitorpenak Ogasun eta Finantza Foru Sailak onetsiko duen ereduari lotuko zaizkio.
III. Baterako xedapenak
Zortzigarren artikulua.
Likidazioak aurkezteko tokia.
1. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren ziozko aitorpenak, beren autolikidazioek sartu beharreko kopururik sortarazten dutenak, biltzeko kudeaketan laguntza ematen duten finantza erakundeetara aurkeztu ahal izango dira.
2. Aitorpenak, beren autolikidazioek itzuli beharreko kopururik sortarazten dutenak, finantza erakunde laguntzaileetara, Foru Ogasuneko Zuzeneko Tributuen Administraziora aurkeztu ahal izango dira, edo posta ziurtatuz azken honetara bidali ahal izango da.
3. Ondarearen gaineko Zergaren ziozko aitorpen-likidazioei tratamendu berbera emango zaie.
Bederatzigarren artikulua.
Aitorpena eta sarrera egiteko epeak.
1. 1992.eko zergaldiari dagozkion Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenak, direla positiboak, direla negatiboak, direla itzultzeko eskubidedunak, 1993.eko apirilaren 1etik ekainaren 25era bitarteko epearen barruan aurkeztuko dira.
2. 1992.eko zergaldiari dagokion Ondarearen gaineko Zergaren aitorpena aurrekoen epe berberaren barruan aurkeztuko da.
Tributu biak aitortu behar direnean, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergarenarekin batera aurkeztuko da.
XEDAPEN GEHIGARRIAK
Lehenengoa.
Zatikako ordainketa PFEZren zeinu, indize edo modulukako zenbatespen objektiboan
Honako foru dekretu hau indarrean jarriz gero,