XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Trago hau egin eta, mus partidañoak
Harat bilduak dire, herri guzikoak.

Han daude errabian, hartz eta otsoak
Zer zafraldia duken gaur, artzain gaizoak.

Jokoan hasten dire, bi trago edanik
Laguna ere ustez, hoberenetarik
Hiru hartzak han daude, elgar hitz harturik
Segur hire lagunak, ez dikek jokorik.

Lau karta ari dira hamabien kontra
Lagunak ere artetan gezur zonbait bota.

Gizona, horrengatik etzaitela kexa
Segur guria daike hirugarren mantxa.

Esperantxa puxkabat emaiten-e dute
Tranpan harrapatzia, beldurra baitute.

Jokua orai ere, etzen gure alde
Goazen berdin bertze bat, kanbia ditaike.

Musak eta jokuak guziak utzirik
Horra gaizo gizona, soses gabeturik.

Oteleruak dio naki duka lanik?
Nik banikek xantza bat, hoberenetarik
.

Oteleroain karesa, kanbiatzen ordian
Hi juan beharra hintzan, juanden egunian;
Hire nagusia duk arras apurian
Telefonatua dik orai ber-berian.

Horra gaizo gizona, zentakorik gabe,
Mendira artzain doa, arroparik gabe.

Herrirat joan ez banintz, ez nuena hobe
Orai ez dut laneko, gogorikan ere.

Herrian diren horiek, egiten dute irri
Gu bezalako artzain, giza gaizoari
Sosa dugularikan gomita deneri
Gero igual mendian larrua ageri.

Nik ez dut desiratzen, nehori makurik
Nola diren manerak, erraiten bakarrik
Hala ahal duenak, ez duke hobenik
Nun behar ginuke jan, ez balitz otelik.

Hemeretzi ehun eta, hogoita zonbaitian
Kantu hok izan dira, emanak mendian
.

Herritar eta artzain guzien artian
Denek kanta ditzaten omore onian.