XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zonbait urrats emantut nik, Ameriketan
Zer toki trixtiak diren, nago pentsaketan.

Beti ardiekilan, mendi penosetan
Batere karparik gabe denbora xarretan
.

Zer bizi trixtia den, artzainen bizia
Ni nihaur egoiten naiz, arras harritia.

Hortan desegiten da eskualduneria
Hala nola baitugu, eskola handia.

Eskolatuak dira zonbait eskualdunak
Egon aldi goxoan, herrian daudenak.

Mendian badituzte, adixkide onak
Sos ainitzekin diren, artzain bizardunak.

Herrirat hizanian, nunbaite agertzen
Trago batez berehala, haute gomitatzen.

Aspaldian nindian, ba hitaz orhoitzen
Denbora, ez hintzala herrirat agertzen.

Galdatzen balinbada bankora laguna
Fite prest duk hirekin, laguntzale huna.

Oinez ez baduk nahi, badie makina
Heian otelerua, ez denez zuzena.

Nola alegeratu hire interpreta
Etxerat buruz diak erdia lasterka.

Elhe zonbait emanez dagok pentsaketa
Guk, gizon hunekin, ahal dugun besta.

Orai bertze trago bat, prest dago barrara
Hura, gaizo artzainak, pagatu beharra.

Trago hunek luzian kartzen du adarra
Dener oihuka daude: xaurte edatera.