XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Aurreraxeago irakurri ahal izango den bezala, Euskal Herritik urruntzeak barruko errepresioaren areagotzea ekarri zuen.
Beste ondorio bat ere ekarri zigun: komunikazioen interbentzioa eta euskaraz komunikatzeko
Soriara iritsi eta ordurarteko egoera arras aldatu zen.
Polizia Nazionala kartzela barruan zen,
Egoera hartan berehala hasi ziren mehatsuak, jipoiak, gau erdiko
Lagunen bisitak debekatu egin zizkiguten,
Ordurarte itxita entregatu eta jasotzen genituen gutunak, handik aurrera irekita entregatu behar genituen eta kaletik jasotzen genituenak zabalik ematen zizkiguten. Garai hartan telefonoz deitzeko baimenik ez genuen izaten.
Sorian, bisitetan euskaraz egiteko oztoporik ez genuen izaten.
Euskarazko gutunak nahiko
Gehien-gehienetan zuzen iristen baziren ere, gure etxean
Euskaraz idazteko eta bisitetan euskaraz egiteko arazoak beranduxeago heldu ziren. Hain zuzen ere, neuri dagokidanez behintzat, 1980ko ekainean, PM batzuekin Mitxel Sarasketa (20 urte barrote tartean igaro arren, oraindik preso daukate Mitxel!) eta biok La Mantxako Herrerara eraman gintuztenean.
Herrerara iritsi eta laster ikusi genuen zer izango genuen hurrengo hilabeteetan.
Biluztearekin batera, ordulariak, kateak, liburuak eta soineko erropa bera ere kendu egin ziguten.
Buzo zikin bat eta oinetako ziztrin batzuk eman zizkiguten gure den-dena kendu
Hurrengo egunetan
Irratia eta telebista edukitzea debekatu egin ziguten, baita familiaren bidez egunkariak edo aldizkariak jasotzea.
Hilabete batzuetan
Erosi,
Harremanak ere mugatu egin zizkiguten. Preso lagunekin hitz egitea bera ere debekatu egin ziguten, patiorako ezartzen zizkiguten bi lagunekin izan ezik.
Telefono deiak eta vis a vis-ak pentsa ezinak ziren. Bisitak debekatu, ez zizkiguten debekatu. Baina kabinako atzekaldean bi edo hiru funtzionari izaten genituen mehatxuka politikaz edo barne bizitzaz ari ginelako edo euskaraz egiten genuelako.
Abokatuen bisitetan ere bi kartzelari izaten genituen atzekaldean gure solasa paperean biltzen.
Kartak idazteko baimena eman ziguten: astean karta bat idazteko baimena geneukan, beti ere guraso, senide edo emazteari zuzenduak eta orri bateko luzerakoak. Eta gaztelaniaz. Euskaraz idaztea debekatuta genuen. Jaso ere, etxekoen gutunak jasotzen genituen....euskaraz heltzen zirenak salbu.