XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Dido, oiekin biotz-ikurua, igesari emateko asmuz, bide-lagunak gertatzen ari da.

Eta or laster bilduta etoia begitan zutenak, edo-ta bildur latza ziotenak.

Kaiean, alabearrez, gertu zeuden izontzi batzuek ere berengandu ta urrez bete dituzte.

Or itxas zear Pigmalion zekenaren ondasunak, eta emakume bat dugu egiteko ontan buru.

Orain dakuskizun toki auetara, ots, arresi garaitsu ta Kartago berriko uri indar-kementsu ontara iritxi ziran iges zetoztenak.

Eta zezen larruz artu zezakean besteko lur zatia erosi zuten: ortik gero Birsa (malkar, larru) izena.

Baiña zuok, noizbait, nortzuk zerate?; zein itxas aldetik zatozte?; edo noruntz zoazte?

Enea'k, intzirika ta bular barren-barrenetik abotsa aterarik, onela erantzun zion galdezka zeukanari.

O, jainkosa: gure neke-arazoen goraberak asieratik esan bear ba'nizkizu, etzenuke noski entzuteko astirik izango, gure neke ta gertaera guztiak iragarri orduko Arratsak eguna iruntsiko luke-ta.

Gu, aintziñako Troia'tik jaurtiak (Troia izena bederen zure belarrietatik igaroa baldin ba'da), itxas-azal askotan zear amilduta, ekaitzak ekarri gaitu adu-eragiñez Libi'ko ur-ertz auetara.

Enea biotz-bera nauzu, izarrez goitik aipua dutana: etsaien eskutik onez ateratako etxe-jainkoak nerekin daramazkit ontzian.

Itali, ene aberri billa nabil, eta Jobe garaiaren endakoa naiz.

Ogei ontzikin itxasoratu nintzan Prigi'ko ditxoan; ene ama urtzitarra bide-erakusle izanik, emandako adueri jarrai izan diet; doi-doi gelditzen zaizkit zazpi, eta auek ere baga ta ipar zakarrak naiko erbalduak.

Nerau ere, ez-ezagun eta beartsu, Libi'ko eremu zear nabil, Europa ta Asia'tik iraitzia.

Etzun Venu'k biotzik intziri geiago entzuteko, ta, ala-jarduna etenik, onela diotsa: Zerana zerala, tiritar urira etorri zeran orrek, ez duzu arnasten nik uste urtzitarrak iguin duten bizitz-aizerik.

Zabiltz pixkat, ta zoaz emendik erregiñaren jauregiraiño.

Zure lagunak bada, neuk diotsut, osasunez daude, zure ontzidia babes onean aurkitzen da, ta aize zakarrak ere baretu dira, gurasoak erakutsiriko azti-jakintzak ziririk sartzen ezpa-dit beintzat.

Begira or amabiko antzar-sail atsegintsua, Jobe-ren egaztiak goi urdiñetik jetxirik ozkarbitan nasi-erazten zuna: orain lerro luzean lurra artzen dutela dirudi, edo-ta artuaren gain ikusmiran dabiltzala.

Arriskurik gabe, egats-oska jolas dagite; kanta-urubi ari dira, saldoan goiak arturik.

Era berean zure ontziak eta zuretarren gazteak ere onezkero kaiean daude, edo kai-agora iritxi zori, aize-oialak zabal.

Zoaz, bada, aurrera, zaramazkin bideari ekiñik.

Au esan zun, ta alboratzean, dizdiz egin zion arrosazko lepoak, illemototsetik ere olako usain zorakorra zeriola; oiñetaraiño erori zitzaion jantzia, ta ibilkeran egiazko jainkosa ematen zun.