XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Udalbatzaren baporean joiazan pasaiariak uretara Mundakako portuan sartzerakoanEzin genduan espero ordea, Mundaka parean gertatutako ezbeharraren barri zazpi ordu beranduago izango genduenik.
Untziko guztiak uretara jauzi ziran, olatu artetik atara nahiean baporak popaz hareatzaraen kontra jo eta estriborreko alderantz alboratu ostean.
Madalen Jaiak urteroko errituala beteko ebala emoten eban udalbatza Izarorantz abiatu eta bertan
Elantxoben gertatu izan dira azken urteotan ezbeharrik larrienak, aurton gazte batek zauri larriak hartu ei ebazan bapor baten kontra nonork sakatu ostean.
Surfistaz beteta izaten dan Mundakako barra bilakatuko zan protagonista nagusia ordea.
Portuko sarbiderako maniobra hasi ebanean olatu batek jo eta bertan behera itzi eban lebazalea, Mundakara begira olatuen menpe, hareatzan helizea ezin mugituz.
Txalupa txikien laguntzaz atara ostean, Arraun Elkartean izan eben atseden
Berba honeekaz eskertu gura izan dauz udalbatzak gertaera tamalgarrian parte hartze zuzena izan dabezan guztiak.
Honez gainera, istripuan izandako kalte edo galera guztien barri emoteko 94-61791 00 telefonoa jarri dau eskuragarri, kaltetuek bertara deitu daien.
Istripua gertatu eta hiru egunetara atara eben Mundakako hareatzetatik.
Izugarrizko lanak izan ziran urez betetatako itsasontzia azaleratzeko.
Santanderretik etorritako adituek Madalena osteko domekan lortu eben Bermeora ekartzea.
Ezusteko galanta beraz Mundakako barra parean gertatutakoa: istripuan izandako testigu batek egun berean kontatzen euskuen modura eskerrak bapora noraezean geratu dan lekuan ez egoan hainbeste ur sakonerarik.
Agian kasu horretan bapora ez zan enbarrankata geratuko.