XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GOIZALDE LARRIA.

Illuna zan nagosi.
Illun baltz eta itzela...!
Eriopetuen gogo naibagetuetan
erantzukizun barik itaunak
ittoten ziran
.

Idatzita dago,
baitegiko orma ezkoetan,
opageientzat epai zorrotza
eta gertu dagoz suizkilluak,
epaitueri begira,
gau baltz eta urratuan
.

Begiak zabalik eta ixilik dago
gau illuna
eta eraillen oiñotsak datoz,
ixiltasuna zapalduez,
burdiña-artera
.

Bat, bi, iru, lau...
Gertu zaiteze ta ala, geugaz,
aize garbia artzera...
irainka dirautse,
lotsa bagako irri ta zarataz
.

Abertzaleak dira;
gorrotoaren indarrak baituak:
Eztabe iñor zauritu,
maitasuna dabe izkillu
baiña arerioak biotzean arrak ditu:
oña ikusteko itsu,
besteen xedeak ezin onartu
.

Goizaldeak ez dauko errukirik.
Espetxeko ateak zabaldu dira,
burdiñazko ate astunak
Lo datza oraindik erria
.