XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ta azkar, Gipuzkoan, Arantzazu gañera beste zazpi frantzizkotarren konbentuak zabaldu ziran.
Musikari gogozkiola garrantzi aundia du onek, frantzizkotarrak laister ekingo bai zioten musikari beren legeak agintzen zieten bezela.
Dagoneko 1500 garren urtean egindako Ordenaren biltzar nagusiak zera agintzen zuen:
Ba dakigu Arantzazuko konbentua garrantzitsuenetako bat zela ta amaseigarren gizaldiaren erditik
Beraz, musika ere erakutsi bear zuten len esan bezela.
Ikastetxe famattua
Ziur dakigu ain zuzen Orreagako konbentutik bat amazazpigarren gizaldian bajon instrumentua ikasten izan zala eta Tolosako bat korneta ikasten.
Beste aldetik Frantzizkotarren legeak asieratik larunbata guztietan Ama Birgiñaren omenez meza bat eta ostiral arratsaldetan ofizio berezi bat abesteko agintzen zuten.
Geroago ikusiko degunez laixter ofizio onek garrantzi ta arrakasta berebizikoa lortuko zuen Arantzazun Benedicta izenarekin.
Guzti onekin zera adierazi nai dizuet: laister osatuko zela Arantzazun abeslari koru bat.
Ori eskatzen bait du alde batetik frantziskotarren tradizioak eta beste santutegiak bereala loitu zuen izen bikaiñak, bertara etortzen ziran gendetza aundiak eta egiten ziran elizkizun ederrak.
Koru ori noiz eraiki zan jakiteko ez degu Arantzazun dokumentu zuzenik.
Kontuan izan bear degu denbora gutxitan bi erreketa izan zirela Arantzazun ta dokumento guztiak beaietan erre zirala.
Koruaren testigutza berezi bat Esteban de GARIBAY`k ematen digu.
Oni seme bat joan zitzaion Arantzazura ta ori dala ta onela dio bere
Felipe irugarren erregea Arantzazura 1615 urtean etorri zan eta ISASTI Kondairagileak bere
ARRUEK 1616 urtean jartzen du Arantzazuko koruaren eraikitzea baiña ez degu iritzi au baiezteko argudiorik.