XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Hamargarren disko haundira iristea curriculum ona da edozein artistarentzat; are gehiago Imanol Larzabalen kasuan, bera bait da lehena euskal kantagintzan marka hori hautsi duena.
Datorren asteartean Donostiako Victoria Eugenia antzokian aurkeztuko du kantariak.
Baina zein dira Imanolek bere gain hartu nahi ez dituen kulpa horiek?
- Batetik, esaldi hori Koldo Izagirreren
- Eta diskoaren azaleko neskatila hori? Zenbait jende harritu egin du.
- Edertasunaren edo inozentziaren sublimazioa da hori; edo antzeko zerbait.
Ondo dago jendeari txokatzea, herri honetan aurreiritzi franko dago eta probokatzea komeni da.
Laugarren aldia da diseinu lana Jose Mari Zabala argazkilariak egiten diola.
Badirudi ondo baino hobeto konpontzen dela Imanol berarekin.
Eta oraingoan ere, diskoak Sarrionaindia Koldo Izagirre, Xabier Lete eta Juan Mari Lekuonaren poemak dakartza.
Baita ere, errekuperatu egiten du Mikel Arregi nafar poeta, Imanolen aspaldiko adiskidea.
- Balio handiko poetak ditugu, baina oso beldurtiak dira eta gustatzen zait beren lanen altaboz lana egitea.
Mikel Arregi izkutuan zebilen, ez zuen poemarik soltatu nahi, eta orain disko honetan haren bost testu berri ditugu.
Gainera, hemendik aurrera biok gertuagotik ibiliko gara, bere poesia eta nire musika lotuago joan daitzela lortu nahi dugu.
Disko honetan horrelako harreman berezi bat izan da Koldo Izagirre eta bion artean.
Kontinuismoa testuen egileei dagokienez eta zenbait aldaketa orientazio musikalean.
- Nik uste dut
Disko hau ritmikoagoa da, ez
Lan artesanalagoa egin dugu, hots eta giro berriak bilatu asmoz, esate baterako
Eta diskoko gailurra
Kanta horretan asko azaltzen da sintetizadorea, nolabait Baztango lur libre eta zabal hura deskribatu nahiz.
Jean Luc Hargous-ek bere saxoarekin egiten dituen inprobisazioek zubiarena egiten dute.
Orain ere Karlos Jimenez da bigarren zutabeaOrain ere, Karlos Jimenez da Imanolen laneko zutabeetako bat.
Imanolek dioenez, Michel Longaron (bateria) eta Txema Garcés (baxua) integratuagoak geratu dira taldearen osotasunean.
Iñaki Salvadorrek noizean behin akordeoiaz eta tekladoan laguntzen du eta, horiez gain, George N. Nicolescu rumaniarrak gidatutako sokazko lau musikarik ere gogor indartzen dute
Bestetik, Paco Ibañezek kanta bat abesten du diskoan.
Ibañez bera ere izango da Victoria Eugenian, eta baita Labordeta, Joaquin Sabina, eta Luis Pastor ere.
Lagun kuadrila juntatuko da, beraz, aspaldi honetan edade beretsuko beste batzuk ere egiten duten bezalaxe: Serrat, Aute, Milanések... Imanol Madrildik etorri berria da; Jimenezekin batera
Zuzeneko diskoa grabatzen ari zen kantaldia zen, gainera.
Bukaera aldera, Labordeta eta Imanolek Zaragozako horren
Nobedade gehiago: lehenengo aldiz, euskarazko LP bat euskara hutsean eskaintzen da, ohizko itzulpenak (euskaratik gaztelaniara, frantsera, ingelesera eta, batzutan, portugesera ere bai) alde batera utziz.
Hona Imanolen arrazoiak: azken diskoa oso gaizki itzuli zuten eta pentsatu dut hobe dela ez itzultzea, liburuen kasuan egiten bezalaxe.
Bestetik, arazo hau egileena, poetena da.
110-120 abesti dira Donostiako Antiguako kantari honen ondasuna.
Egunotan, Imanol eta bere musikari laguntzaileak kanta guztien selekzio bat prestatzen ari dira, azken diskokoak sartuz, jakina, Victoria Eugenian emanaldi eder bat eskaintzeko asmoz.
Suerte ona opa diegu.
ERRETA.