XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Atzo jakitera eman zenez, Donostiako Euskararen Udal Patronatuan bi zerbitzu berri hasiko dira lanean: inspektoretza bat, nolabaiteko
Jose Ramon Beloki izan da ikuskapen zerbitzu horretako buru izendatu dutena.
Azaldu zuenez, bi aste dira lan horretan hasi dela eta laneko eginbehar nagusia hauxe izango du: 1982an sortu zen Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legea eta aurtengo martxoan erabaki zen euskararen erabilerarako Ordenantza Munizipala Donostiako hiri osoan behar bezala aplikatuak izan daitezen zaindu.
Arau horiek esaten dutenez, lanpostu berri askotan euskararen ezagutza beharrezkoa bait da, eta seinalizazio guztiak elebiduna behar du izan.
Pertsona honen beste eginkizun bat norbanakoek nahiz erakundeek, euskararen eskubideen kontrako situazioak direla-ta, egingo dituzten protestak bideratzea izango da.
Xabier Mendiguren idazle beasaindarra da euskaltegi berriaren kargu hartu duena.
Azaldu zuen atzokoan euskaltegi hau ez dela besteak bezalakoa, euskaldunberriak sortzeko, baizik eta alfabetatze ikastaroak eta batez ere alfabetatze teknikoa lantzeko.
Jadanik bukatua da euskaltegiaren egoitza, Aldapeta kaleko Goena etxean, baina martxan urrira arte ez da seguru aski hasiko.
Bertan ikastaroak egingo badira ere, UZEI, Elhuyar eta beste zenbait talderekin koordinazioan, etxe horretatik kanpoko lan handia egitea ere dute asmoa.
Laster harremanetan hasiko dira enpresa eta bestelako erakundeekin, langile taldeek beren lantokietan beren euskara hobetu eta terminologia espezialduaz jazteko aukera izan dezaten.
Txus Congil kontzejalak bestetik,
Lau urte dira Euskararen udal Patronatua sortu zela, orduko PNV eta HBren akordio bati esker, eta harrez gero, Udal Ordenantza burutzea eta Konstituzio Enparantzako
Euskal txoko hau harremanetan ari da jadanik Altza eta Intxaurrondoko Kultur Etxeetan sortu diren antzeko txoko batzurekin.
Euskaltegia Aldapeta kalean dago.