XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Hala diote, adituen esanetan, Galileoren ondorengo astronomi aurrerapenik haundiena izan daitekeela.
Bazirudien atmosferaz kanpoko teleskopioaren proiektua Munduko Bigarren Gerrate Haundia amaitu zenez geroztik hasia omen zen.
Jakintsu hauen esanetan beti,
Oso lanabes zehatza eta garestia omen da.
Teleskopio honen izena Edwin Hubble zientzilariaren izenetik datorkigu, eta horrelaxe unibertsoko kosmogonia guztia askoz-ta garbiago ikusiko omen dugu.
Lehenengo teleskopioak Holanda aldetik datozkigu.
1608`an Hans Lippershey-ren eskutik asmatu ziren.
Baina mikroskopio konposatuaren asmakizuna hobeagotu zuena Galileo izan zen, 1609`an lehenengo aldiz teleskopio bat zerurat jarri zuena.
Zientzilari jakintsu hauek
Gauza jakingarri hau horrela bada ere,
Ohartzen ere, gizonak jakinduria bere kaltetan balia dezakeala.
Eta adibideak ugari ditugu.
Azken denbora hauetan jakintsuek asmatu dituzten molde eta tresna berriekin, nork daki zenbait
Asmakizun berri eta aurrerapen hauen aurrean ETORKIZUN EDERRAREN AIRE GOZOA somatu nahi nuke.
Ezaguera osoz eta ondo konturatuz
Barru-barruan hor ezkutuan askotan norbera ere gehiegi konturatzen ez dela, urrutirako eta sakonerako bideak erabat galdurik, noraezean, pairuan bezala, neke-mindurik aurkitzen denak, etorkizun ederraren aire gozoa somatzean, poz haundia hartu behar nahitanahiez.
Zenbaitek hainbat aurrerapenen aurrean usten du erlijioa jende ahul eta jakingabe eta gizagaiso batzuen iheslekua dela, eta oso eskolatua denak jakintsu ospatsua bezala jotzen duena bere burua, ez duela gehiago erlijio beharrik; baina nahiz-ta Galileo Galilei-k bereak pasa (zorritxarrezko erdi-aroko teologi-pentsamolde itxia!), Blas Pascal-ek, Jean Rostand-ek, Max Jacob-ek jakintsuek besterik pentsatzen zuten.
Beren barreneko egarria ez zien jakinduriak asetzen, Beraiek aitortzen zuten hor zituztela beti gogoan, baitaezpadakoak zeuzkaten galdera sakonak eta betidanikoak: zer gara? zer da gizakia? zer da gizonaren bizia?, zer mundu-unibertsoa? nondik-nora doa?.
Galdera horiei, lainezezko eta txorakerizko erantzunak ezin eman.
Berauek ere, eta norek ez?, sail honetan argia baino ilunbea gehiago ikusten.
Bizia gauza miresgarria da, Baina beren jakinduriarekin ikertzen zuten bizi hori baino goiragoko baten ametsa bazuten gogo-bihotzetan.